Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

224. zk., 2021eko azaroaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
5748

259/2021 EBAZPENA, urriaren 27koa, Finantza Politikako zuzendariarena, zeinaren bidez onartzen baita Previsión Quirúrgica Mutualista BGAE likidatzea eta Euskadiko Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen Erregistroan inskribatu eta baja ematea.

Ikusi da espedientea, non onartzen baita Previsión Quirúrgica Mutualista BGAE likidatzea eta Euskadiko Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen Erregistroan inskribatu eta baja ematea.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2018ko ekainaren 19an, Previsión Quirúrgica Mutualista BGAEaren ezohiko batzar orokorrean, bazkideei jakinarazi zitzaien entitatea desegingo zela legez ezarritako zioen babespean emandako baimena errebokatzearen ondorioz. Entitatearen desegitea dela eta, likidazio-aldia hasi zen.

Ezohiko batzar orokor horretan, AADA Auditores, Asesores y Consultores Legales SL likidatzaile izendatzea erabaki zen, eta izendapena onartu.

Halaber, ezohiko batzar orokorrean, jakitera eman zuten Previsión Quirúrgica Mutualista BGAEko bazkide guztiak Igualatorio Médico Quirúrgico SA de Seguros y Reaseguros entitatean sartuko zirela 2018ko uztailaren 1az geroztik; hala izango zela borondatezko atxikimenduko poliza kolektibo baten bidez, eta, horren ondorioz, egun horretatik aurrera, entitatea bazkide barik geratuko zela.

Bigarrena.– Finantza Politikako zuzendariaren ekainaren 20ko 72/2018 Ebazpenaren bidez, erabaki hauek hartu ziren:

1.– Previsión Quirúrgica Mutualista BGAEaren desegitea onartzea eta Euskadiko Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen Erregistroan inskribatzea. Likidatzen hasiko da orduan.

2.– Euskadiko Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen Erregistroan, AADA Auditores, Asesores y Consultores Legales SL likidatzaileen izendapena inskribatzea. Likidatzaileek hauetan onartutako eginkizunak izango dituzte: BGAEen otsailaren 23ko 5/2012 Legearen 39. artikuluko 4. apartatuan, eta BGAEen Erregelamenduaren 24. artikulutik 27. artikulura bitartean –urriaren 27ko 203/2015 Dekretuan onartuta–.

3.– 2018ko uztailaren 1az geroztik Previsión Quirúrgica Mutualista BGAEko bazkide guztiak Igualatorio Médico Quirúrgico SA de Seguros y Reaseguros entitatean sartuko direla onartzea. Hala izango da, aseguratu zuzen gisa, borondatezko atxikimenduko poliza kolektibo baten bidez, eta, horren ondorioz, egun horretatik aurrera, entitatea bazkide barik geratuko da.

4.– Legez hizpatutakoaren araberako likidazioa eta ondare-banaketa amaitu ondoren, likidatzaileek Finantza Politika Zuzendaritzara igorri beharko dute dokumentazioa, non azken balantzea eta eragiketa guztiak baitaude, baimena eman dezan Previsión Quirúrgica Mutualista BGAEari baja emateko Euskadiko Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen Erregistroan.

Hirugarrena.– Entitatearen likidatzaileak diren aldetik, 2021eko irailaren 17an, AADA Auditores, Asesores y Consultores Legales SL likidatzaileek likidazioaren azken txostena egin dute, non adierazten baitute entitatea aktibo barik geratu dela likidazio-prozesuaren barruko jarduketa guztien ondorioz.

Laugarrena.– Previsión Quirúrgica Mutualista BGAE ondare, bazkide eta onuradunik gabe geratu da, eta entitateak ez dauka ez betebeharrik ez prestaziorik ordaintzeke.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Ebazpen hau emateko eskumena Ekonomia eta Ogasun Sailak dauka esleituta, hauen bidez: Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeei buruzko otsailaren 23ko 5/2012 Legea; lege horren erregelamendua onartzen duen urriaren 27ko 203/2015 Dekretua, eta BGAEen jarduera jakin batzuk arautzen dituen maiatzaren 29ko 92/2007 Dekretua, Ekonomia eta Ogasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen otsailaren 23ko 69/2021 Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriarekin lotuta. Zehazki, Finantza Politikako zuzendariak du eskumen hori, 69/2021 Dekretuaren 11. artikuluari jarraikiz.

Bigarrena.– Ofizioz sustatu da espediente hau, eta funtsezkotzat jotzen diren dokumentu eta datu guztiak erantsi zaizkio. Horrela, bereziki bete dira Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeei buruzko otsailaren 23ko 5/2012 Legean, lege horren Erregelamendua onartzen duen urriaren 27ko 203/2015 Dekretuan eta BGAEen jarduera jakin batzuk nola gauzatu arautzen duen maiatzaren 29ko 92/2007 Dekretuan ezarritako betekizunak, borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakunde bat likidatzeko, hori Euskadiko Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen Erregistroan inskribatzeko eta BGAEari Erregistroan baja emateko.

Ikusi dira Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutua, BGAEen otsailaren 23ko 5/2012 Legea –Erregelamendua onartzen duen urriaren 27ko 203/2015 Dekretuan eta BGAEen jarduera jakin batzuk nola gauzatu arautzen duen maiatzaren 29ko 92/2007 Dekretuan–, eta aplikatzekoak diren gainerako arau orokorrak ere. Beraz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Previsión Quirúrgica Mutualista BGAEaren likidazioa onartzea.

Bigarrena.– Previsión Quirúrgica Mutualista BGAEaren likidazioa Euskadiko Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen Erregistroan inskribatzea.

Hirugarrena.– Previsión Quirúrgica Mutualista BGAEari baja ematea Euskadiko Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen Erregistroan.

Laugarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan xedatutakoa betetzeko, ebazpen hau jakinaraztea, jakina izan dadin eta ondorioak izan ditzan.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari. Beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasuneko Saileko Finantza eta Aurrekontuetako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112., 121. eta 122. artikuluetan. Bestalde, interesdunek egoki ikusten duten beste edozein errekurtso aurkeztu ahal izango dute.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urriaren 27a.

Finantza Politikako zuzendaria,

ARANTZA LARRAURI ARANGUREN.


Azterketa dokumentala