Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

121. zk., 2021eko ekainaren 21a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
3524

IRAGARKIA, Industria Administrazioko Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez informazioa jendaurrean jartzeko izapidea egiten baitzaio eragin-eremu berri bat ustiatzeko eta leheneratzeko proiektuari eta baita ingurumen-inpaktuaren azterlanari ere, «Buruntza» izeneko ustiapen-emakidan (4642 zk.), C) sekzioaren baliabideetarako, Andoaingo eta Lasarte-Oriako udal-mugarteetan; proiektu hori Sociedad Financiera y Minera SAk sustatu du.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluan, Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena babesteari buruzko otsailaren 27ko 3/1998 Legearen I.B eranskineko 6.1 apartatuan eta Erauzketa-industrien hondakinak kudeatzeari eta meategietako jarduerak eragindako tokiak babestu eta lehengoratzeari buruzko ekainaren 12ko 975/2009 Errege Dekretuaren 6. artikuluan xedatutakoarekin bat, jendaurrean jartzen dira ustiapen-proiektua, ingurumen-inpaktuaren azterlana eta espedientearen leheneratze-plana. Hona hemen xehetasunak:

a) Sociedad Financiera y Minera SAk baimena eskatu du eragin-eremu berri bat ustiatzeko eta leheneratzeko proiektu berri bat egikaritzeko «Buruntza» izeneko ustiapen-emakidan (4642 zk.), C) sekzioaren baliabideetarako, Andoaingo eta Lasarte-Oriako udal-mugarteetan (Gipuzkoa).

b) Ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa egin behar zaio proiektu horri, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena babesteari buruzko otsailaren 27ko 3/1998 Legearen aipatutako artikuluen arabera.

c) «Buruntza» izeneko 4.642 ustiapen-emakidan, ingurumen-inpaktuaren ebaluazio-prozedura ebazteko eta ustiapen- eta leheneratze-proiektu berria ebazteko eskumena Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailarena da, sail horren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuaren 23. artikuluaren 8. apartatuan ezarritakoaren arabera. Behin betiko egintza denez, dagozkion errekurtsoak jar daitezke haren aurka.

d) Ingurumen-inpaktuaren adierazpena izaera loteslea duen izapidetze-egintza bat da, eta haren edukia funtsezko prozeduran sartu beharko da. Kasu honetan, hauxe da: baimena ematea eragin-eremu berri bat ustiatzeko eta leheneratzeko proiektuari, «Buruntza» izeneko ustiapen-emakidan, Andoainen.

e) Jendaurrean jartzen den dokumentazioa interesdunen eskura egongo da 30 egun balioduneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera:

– Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren Industria Administrazioko Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzaren Meategien Arloko bulegoetan (Easo kalea 10, 6. solairua, 20006 Donostia), 08:30etik 14:00etara (astelehenetik ostiralera).

– Eusko Jaurlaritzaren web-orrian http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/energia-meategiak/hasiera/

f) Interesdunen alegazioak eta oharrak Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren Industria Administrazioko Gipuzkoako lurralde-ordezkariari bideratu beharko zaizkio, bera baita prozedura ebazteko eskumena duen funtsezko organoa. Iragarki honen e) letran adierazitako epean egin ahal izango da hori, idatziz, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipatutako lekuetan.

Donostia, 2021eko maiatzaren 26a.

Industria Administrazioko Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,

AGUSTÍN AROSTEGI ARTETXE.


Azterketa dokumentala