Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

121. zk., 2021eko ekainaren 21a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSASUN SAILA
3519

AGINDUA, 2021eko maiatzaren 26koa, Osasuneko sailbururena, Osasun Sailean lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzeko dena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.a artikuluan xedatutakoa betez eta 6/1989 Lege horren 10.1.c artikuluak sail bakoitzari ematen dizkion eskuduntzen arabera, agindu honen eranskinean jasotzen den lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia egitea ebatzi da, hona hemen

OINARRIAK

Lehenengoa.– Parte hartu ahal izateko baldintzak.

1.– Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomoetako karrerako funtzionarioek, eranskinean ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

Aipatutako baldintza berberetan, parte hartu ahal izango dute beste administrazio publikoetako karrerako funtzionarioek eta osasun-erakundeetako karrerako funtzionarioek edo estatutupeko langile finkoek, baldin eta lanpostuen zerrendan berariaz aurreikusten bada lanpostu horiek betetzeko aukera.

2.– Aipatutako langileek edozein administrazio-egoeretan egonda hartu dezakete parte deialdi honetan, honako egoeretan izan ezik:

a) Eginkizun-gabetze irmoa ezarrita badute. Ezingo dute parte hartu egoera horrek dirauen bitartean.

b) Norbere kontuetarako edo familia elkartzeko borondatezko eszedentzian egonik lanera itzuli baino lehen eszedentzian egon beharreko denbora ez badute bete.

3.– Eskatutako baldintzak bete beharko dira deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean. Esleitutako lanpostuak jabetzan hartu arte bete behar dira eskakizunak. Parte hartzeko betekizunak betetzen jarraitzen ez duten parte-hartzaileek ezingo dute esleitutako lanpostua jabetzan hartu.

Bigarrena.– Eskabideak.

1.– Hautagaiek Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritzara bidali beharko dituzte eskabideak, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera 15 egun balioduneko epean. Eskabideetan datu pertsonalak eta orain daukaten destinoa adierazi beharko dute hautagaiek.

2.– Hautagaiek, eskabidearekin batera, curriculum vitaea aurkeztu beharko dute, eta, bertan, honako hauek adierazi:

a) Titulu akademikoak.

b) Administrazio publikoan eta enpresa pribatuetan betetako lanpostuak.

c) Egindako ikasketak eta ikastaroak, dauzkaten hizkuntza-ezagupenak eta egokitzat jotzen dituzten bestelako merezimenduak.

Eskabidearekin batera, eskatutako baldintzak betetzen dituztela eta adierazitako merezimenduak dauzkatela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte hautagaiek. Horiek dagoeneko Langileen Erregistroan badaude, ez dituzte aurkeztu beharko. Esandako guztiez gain, aurkeztu beharrekotzat jotzen dituzten argitalpen, txosten edota bestelako agiriak ere aurkez ditzakete.

Hirugarrena.– Ebazpena.

Deialdi hau Osasuneko sailburuaren agindu baten bidez ebatziko da. Hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eskabideak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo egunetik aurrera gehienez hilabeteko epean.

Lanpostua lortzen duen pertsonak, ezarritako epean hartu beharko du jabetzen lanpostua, eta, hala badagokio, aurreko lanpostuaren titulartasuna galduko du.

Agindu honek administrazio-bideari bukaera ematen dio. Aurka egiteko, aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri dakioke agindua eman duen organoari, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko maiatzaren 26a.

Osasuneko sailburua,

MIREN GOTZONE SAGARDUI GOIKOETXEA.

ERANSKINA

Deialdiko lanpostua: lurralde-ordezkaria.

Kodea: 510166.

Dotazioa: 3.

Kidegoak: A taldeko kidego-aukera-eskalak (EAP)

Osasun-Funtz./Est..: A taldea- EEPen osasun-erak.

Funt./Est. Ez-sanit.: A taldea- EEPen osasun-erak.

Destino-osagarriaren maila: 29.

Berariazko osagarria: 0-A.

Kokapena: Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza.

Herria: Donostia.

Hizkuntza-eskakizuna: 3.

Derrigorrezkotasun-data: 2013-03-31.


Azterketa dokumentala