Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

121. zk., 2021eko ekainaren 21a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSASUN SAILA
3517

AGINDUA, 2021eko maiatzaren 31koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez Osasun Sailean behin-behineko langile bat izendatzen baita.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28. artikuluan ezarritako ahalmenez baliatuz, Funtzio Publikoko Zuzendaritzak eman duen txostenarekin bat etorriz, eta horretarako aurrekontu-kreditua badagoenez, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Luisa Larrauri Ereñozaga andrea osasun-plangintza eta berrikuntzarako aholkulari izendatzea Osasun Sailean (kodea: 5285; dotazioa: 1; maila: zuzendaria).

Bigarrena.– Egin beharreko zereginak aholkularitza-lanpostu bati dagozkionak izango dira, eta atxikitzen zaion esparruaren berariazkoak.

Hirugarrena.– Interesdunak eskubidea izango du, legez horretarako eskatzen diren betekizunak betetzen baditu, Goren Kargudunen Lansariei buruzko urriaren 28ko 14/1988 Legearen 3.1 edo 5.1 edo 5.2 artikuluetan jasotako aurreikuspenen bat edo guztiak aplika diezazkioten.

Laugarrena.– Izendapen honek 2021eko maiatzaren 31n izango ditu ekonomia- eta administrazio-ondorioak.

Halaber, agindu honen bidez ezartzen den zerbitzua automatikoki iraungita geratuko da izendapena egiten duen organoaren titularrak kargua uzten duenean, hargatik eragotzi gabe lehenago ere errebokatu ahal izatea.

Bosgarrena.– Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko maiatzaren 31.

Osasuneko sailburua,

MIREN GOTZONE SAGARDUI GOIKOETXEA.


Azterketa dokumentala