Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

121. zk., 2021eko ekainaren 21a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3516

ERABAKIA, 2021eko ekainaren 3koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluarena: aldatzea Informatika Fakultatearen Arautegia.

Informatika Fakultateko Batzarrak, 2021eko apirilaren 21eko bileran, erabaki zuen aldatzea ikastegiaren arautegia (2012ko azaroaren 12ko EHAA), onartzeko eskuordetutako botoa Ikastegi Batzarraren bileretarako eta ikastegiaren Intraneta besterik ez erabiltzea hartutako erabakien berri emateko.

Fakultate Batzarrari dagokio ikastegiaren arautegia egin eta Gobernu Kontseiluari aurkeztea onar dezan, bai eta alda dezan ere.

Proposatutako aldaketak Lege Zerbitzuaren aldeko txostena du.

Gobernu Kontseiluari dagokio ematea behin betiko onespena ikastegien arautegietan egindako aldaketei.

Adierazitakoarengatik, eta idazkari nagusiak hala proposatuta, Gobernu Kontseiluak honako hau

ERABAKI DU:

Lehenengoa.– Gehitzea 9.bis artikulua Informatika Fakultatearen Arautegiari. Honela geldituko da:

«9.bis artikulua.– Ikastegien Oinarrizko Arautegiko 19.2 artikuluaren zehaztapena.

2.– Botoa eskuordetu ahal izango da, hauteskunde prozesuetan izan ezik. Kide anitzeko organoko kide bakoitzak boto bakar bat izan dezake eskuordetuta. Organoak eratzeko quorumari dagokionez, ez dira kontuan hartuko eskuordetutako botoak. Organoko kideek idatziz adierazi behar dute botoa eskuordetu egin dutela, eta idatzi hori bilerako aktari erantsiko zaio.»

Bigarrena.– Aldatzea UPV/EHUko Informatika Fakultatearen Arautegiko 10. artikulua. Honela geratuko da:

«10. artikulua.– Ikastegien Oinarrizko Arautegiko 23.2 artikuluaren zehaztapena.

2.– Erabakiak fakultatearen Intranetean argitaratuko dira, gehienez ere hiru egun balioduneko epean, eta datuak babesteko legeria errespetaturik betiere. Erabaki horiek gutxienez hilabeteko epean egongo dira ikusgai, argitaratzen direnetik kontatzen hasita; eta epe horren barruan aurkeztu ahal izango zaio errektoreari kasuan kasuko errekurtsoa.»

Hirugarrena.– Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea.

Laugarrena.– Arautegiaren aldaketa argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

Leioa, 2021eko ekainaren 3a.

Errektorea,

EVA FERREIRA GARCÍA.

Idazkari nagusia,

AITOR ZURIMENDI ISLA.


Azterketa dokumentala