117. zk., 2021eko ekainaren 16a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (241 KB - 2 orri.)
- EPUB (219 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3450
IRAGARKIA, 2021eko ekainaren 3koa, Gizarte Politiketako sailburuordearena, zeinaren bidez jakinarazten baita izatezko bikoteei buruzko espedientearen gaineko gora jotzeko errekurtsoaren ebazpena.
Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta aplikatzekoak diren gainerako xedapen bateragarrietan xedatutakoa betetzeko.
Horretarako, interesdunari jakinarazten zaio zerrendatzen den espedientean emandako ebazpenaren testu osoa Eusko Jaurlaritzaren Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Familia eta Haurren Zuzendaritzan eskura ditzaketela (Donostia kalea 1, Lakua I eraikina – 1. solairua – I. gunea, 01010 Vitoria-Gasteiz).
Ebazpenak amaiera eman dio administrazio-bideari, eta, haren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera bi hilabeteko epean; guztia ere, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikuluan xedatutakoaren arabera.
Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du berarentzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko ekainaren 3a.
Gizarte Politiketako sailburuordea,
LIDE AMILIBIA BERGARETXE.