117. zk., 2021eko ekainaren 16a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (254 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
EUSKO LEGEBILTZARRA
3416
HUTS-ZUZENKETA, honako iragarki honena: Iragarkia, Eusko Legebiltzarreko Goi Mailako Teknikarien Kidegoko karrerako funtzionario gisa sartzeko hautaketa-prozesuaren oinarri espezifikoak, itzulpen, zuzenketa eta interpretazioko bost teknikari-plaza txanda irekian betetzeko, lau sarbide orokorraren bidez eta bat desgaitasuna duten pertsonen sarbidearen bidez.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2 b) artikuluak hau xedatzen du: argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada.
Horrelako hutsak atzeman dira honako iragarki honetan: Iragarkia, Eusko Legebiltzarreko Goi Mailako Teknikarien Kidegoko karrerako funtzionario gisa sartzeko hautaketa-prozesuaren oinarri espezifikoak, itzulpen, zuzenketa eta interpretazioko bost teknikari-plaza txanda irekian betetzeko, lau sarbide orokorraren bidez eta bat desgaitasuna duten pertsonen sarbidearen bidez (EHAA, 86. zk., 2021eko maiatzaren 5ekoa). Hortaz, zuzendu egingo dira.
2021/2531 (20/5) orrialdean,
hau dioen lekuan:
«a) Interpretazio zuzena, laguntza-testurik gabe, 10 punturekin baloratuko da».
Hau esan behar du:
«a) Interpretazio zuzena, laguntza-testurik gabe».
Euskarazko argitalpenean, 2021/2531 (20/14) orrialdean,
hau dioen lekuan:
«44.– Hitz elkartuen osaera eta idazkera.
Zubimendi, Joxe Ramon (2004). Ortotipografia. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritza, or. 61-70».
Hau esan behar du:
«44.– Hitz elkartuen osaera eta idazkera.
Bibliografia: Euskaltzaindiaren 25. araua. www.euskaltzaindia.eus
Zubimendi, Joxe Ramon (2004). Ortotipografia. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritza, or. 61-70».