60. zk., 2020ko martxoaren 26a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (185 KB - 1 orri.)
- EPUB (190 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
1704
IRAGARKIA, 2020ko martxoaren 4koa, Portu eta Itsas Gaietako zuzendariarena, portuko jabari publikoaren emakida emateari buruzkoa, Mutrikuko portuan lurrazpiko komunikazio lineak erabiltzeko.
Euskal Autonomia Erkidegoko Portuen eta Itsas Garraioaren ekainaren 28ko 2/2018 Legearen 41.9 artikuluak xedatutakoa betez, jakinarazten da ezen, Portu eta Itsas Gaietako zuzendariaren 2020ko otsailaren 25eko Ebazpenaren bidez eman dela aipatutako emakida, ondoren azaltzen diren baldintza nagusiekin:
Titularra: Euskaltel SA.
Xedea: portuko jabari publikoa okupatzea, Mutrikuko portuan lurrazpiko komunikazio lineak erabiltzeko.
Azalera: 206,60 metro koadro.
Iraupen-epea: bost (5) urte, beste bost (5) urteko luzapen baten aukerarekin.
Tasa: EAEko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen testu bateginaren 197 quinquies 5.1.2 artikuluaren tasa.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko martxoaren 4a.
Portu eta Itsas Gaietako zuzendaria,
AITOR ETXEBARRIA ATUTXA.