60. zk., 2020ko martxoaren 26a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (195 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1703
EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako adostasun gabeko 1086/2018 prozeduraren ondoriozkoa.
Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesal Zibila, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: seme-alabentzako neurrietarako adostasun gabeko 1086/2018 prozedura.
Demandatzailea: Yeouguiha Sid Amed.
Prokuradorea: Nikole Calvo Gomez.
Demandatua: Mahjoub Mohamed.
Prokuradorea.
Judizio horretan, ebazpena eman da, eta honela dio hitzez hitz:
128/2020 epaia, 2020-03-04koa, seme-alabentzako neurrietarako adostasun gabeko 1086/2018 prozeduran emana. Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegian bideratu da prozedura hori, Yeouguiha Sid Amedek eskatuta, Mahjoub Mohameden aurka.
Mahjoub Mohamed demandatuaren gaur egungo helbidea ezezaguna denez, ezin izan zaio jakinarazpena egin, eta, beraz, erabaki da aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (Pzlb).
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.
Interesdunak jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura dezake epaitegi honetako bulego judizialean.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko martxoaren 4a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.