57. zk., 2019ko martxoaren 22a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (175 KB - 1 orri.)
- EPUB (189 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1499
EDIKTUA, 821/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Donostiako Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 821/2018-D hitzezko judizioa.
Ediktuaren hartzailea: Centro Financiero Inmobiliario, SA
Auzi-ihesean den eta helbide ezezaguna duen Centro Financiero Inmobiliario SAren aurka bideratutako prozedura horretan, epaia eman zen 2019ko martxoaren 4an.
Demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako epaia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraziko zaio Centro Financiero Inmobiliario SA demandatuari, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).
Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean.
Ebazpen horren aurka, ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.
Donostian, 2019ko martxoaren 4an.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.