Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2018ko maiatzaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
2741

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Uraren Legea hausteagatik irekitako zehapen-espediente baten ebazpena.

Aipatutako akordioa zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke ebazpena xedatu duen organoari, hilabeteko epean (errekurtso hori aurkezten denetik hilabete dago gehienez hura ebazteko eta ebazpena jakinarazteko –39/2015 Legearen 124. artikulua–); bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian edo salatua bizi den barrutiari dagokionean, bi hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112. artikuluan eta hurrengoetan eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren Legearen 58.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Adierazi nahi da, halaber, argitaratzen den egintzaren testu osoa eta hari buruzko espediente osoa Uraren Euskal Agentziaren egoitzan daudela, interesdunaren eskura, hark nahi izanez gero azter eta haren berri izan dezan (Orio kalea 1, 3 – 01010 Vitoria-Gasteiz).

Eranskinean aipatzen diren interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 8a.

Izapidetzailea,

ESPERANZA ZURINAGA BAÑALES.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala