Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2018ko maiatzaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
2740

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administraziorekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 97/2018 prozedura laburtuan interesa duten pertsonak.

Espedientea: PCA 174/2018-X.

Segurtasun Saileko Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariak erabaki zuen Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegira bidaltzea ondoren aipatzen den prozedurari buruzko administrazio-espedientea:

97/2018 Prozedura Laburtua, Ertzaintzako Lanbide Sindikatuak (SiPEk) hasia, Segurtasuneko sailburuordearen 2017ko urriaren 3ko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezesten duen Segurtasuneko sailburuaren ustezko ebazpenaren aurka. Segurtasuneko sailburuordearen 2017ko urriaren 3ko Ebazpenaren bidez, behin betiko esleitu zen Bilboko Ertzain-etxeko unitate buruaren lanpostua (22301 kodea) eta Ertzaintzaren buruaren lanpostua (10011 kodea) zerbitzu eginkizunetan esleitu, 2017ko ekainaren 26ko Ebazpenaren bidez lanpostuak betetzeko egindako deialdian (2017ko uztailaren 17ko EHAA, 135. zk.).

Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, ager daitezen Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegian, euren legezko interesen alde egiteko, egoki irizten badiote. Horretarako, bederatzi eguneko epea izango dute, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 17a.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

EUGENIO ARTETXE PALOMAR.


Azterketa dokumentala