Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2018ko maiatzaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OSASUN SAILA
2737

IRAGARKIA, EAEko aisia-espazioetan burututako esku-hartzeen bidez legez kanpoko drogen kontsumoari lotutako arriskuak aurreikusi eta murrizteko zerbitzuen administrazio-kontratua formalizatzeari buruzkoa.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Osasun Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: 149/2018-S.

d) Kontratugilearen profilaren interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.eus

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Mota: zerbitzuak.

b) Deskribapena: EAEko aisia-espazioetan burututako esku-hartzeen bidez legez kanpoko drogen kontsumoari lotutako arriskuak aurreikusi eta murriztea.

c) Loteak: ez.

d) CPV (nomenklatura-erreferentzia): 98133100-5.

e) Esparru-akordiorik ezartzea (behar bada): ez.

f) Eskuratzeko sistema dinamikoa (behar bada): ez.

g) Lizitaziorako iragarkia non argitaratu den: EHAA eta kontratatzailearen profilean.

h) Lizitaziorako iragarkia noiz argitaratu den: 2018ko martxoaren 7an.

3.– Izapideak eta prozedura.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 60.000,00 euro.

5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: Zenbateko garbia: 60.000,00 euro. Zenbatekoa, guztira: 72.600,00 euro.

6.– Esleitzea eta formalizatzea:

a) Esleipenaren eguna: 2018ko apirilaren 23a.

b) Kontratua formalizatu den eguna: 2018ko apirilaren 26a.

c) Kontratista: Ai Laket Elkartea.

d) Esleipenaren zenbatekoa: Prezioa/esku-hartzea: 2.500,00 euro. Zenbatekoa, guztira: 60.000,00 euro.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 17a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

OLATZ BOLINAGA MALLAVIABARRENA.


Azterketa dokumentala