98. zk., 2018ko maiatzaren 23a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (234 KB - 2 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
2722
AGINDUA, 2018ko apirilaren 30ekoa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, «Luberri Oiartzungo Ikasgune Geologikoa, Fundazioa» izenekoaren estatutuen 11. eta 14. artikuluetan izandako aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen duena.
Ikusi eta aztertu dugu Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskabidearen espedientea.
AURREKARIAK
Lehenengoa.– 2018ko otsailaren 20an eskabide bat sartu zen Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean, «Luberri Oiartzungo Ikasgune Geologikoa, Fundazioa», izenekoaren estatutuen 11. eta 14. artikuluetan izandako aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko. Fundazioaren Patronatuak erabaki zuen aldaketa hori, 2018ko urtarrilaren 4an, eta espedientean dagoen dokumentazioa erantsi zitzaion eskabide-idazkiari.
Bigarrena.– Estatutuen aldaketak patronatuaren osaerari buruzkoak dira.
Estatutuen aldaketaren bidez José Ángel Torres jaunak kide sortzaileak patronatuko kide izateari uzteko asmoa zuenez eta Fundazioan zeuzkan egitekoak eta ardurak Jon Torres Gutierrez semearen esku uzteko erabakia hartu zuenez 11. artikulua honako hau hartzeko aldatu egingo da.
Gainera honetako artikuluan Aranzadi Zientzia Elkartearen aipamena kendu behar da ez baitu inoiz patronatuko kiderik izendatu.
Azkenik, 14. artikuluan bis paragrafo berri bat txertatzea erabaki zuten Jose Angel Torres jauna Ohorezko Lehendakari izendatzeko, urte hauetan guztietan egindako lana aitortzeko.
Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek espedientea aztertu, eta ebazpen-proposamena egin dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Lehenengoa.– Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburuari dagokio Fundazioaren estatutuak aldatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago xedapen hauetan: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta jardun arloak finkatzen dituen azaroaren 26ko 24/2016 Lehendakariarena Dekretuaren 6.1.m) artikulua; eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11koa 71/2017 Dekretuaren 10.1.j) artikulua.
Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.2 artikuluak eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11koa 71/2017 Dekretuaren 10.1.j) artikuluak, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendariari esleitzen diote espediente hau ebazteko eskumena.
Hirugarrena.– Espediente honi funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta honako arau hauetan aurreikusitako betekizunak konplitu dira, batez ere: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. artikuluan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamenduko 44. artikuluan, ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaz onartutakoan. Eta aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin bat dator estatutuen aldaketa.
Aipatutako artikuluak eta aplikagarriak diren gainerako arauak ikusirik, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Oiartzungo (Gipuzkoa) «Luberri Oiartzungo Ikasgune Geologikoa, Fundazioa» Fundazioaren estatutuen 11. eta 14. artikuluetan izandako aldaketa, fundazioaren Patronatuak 2018ko urtarrilaren 4an erabakitakoa, agindu honen datarekin Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko agintzea. 2018ko otsailaren 8an Eduardo Clausen Zubiria notarioaren aurrean aurreikusitako baldintzetan (protokolo zk.: 110).
Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, eta interesdunei bidaltzea.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 30a.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,
JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.