Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

19. zk., 2018ko urtarrilaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
465

IRAGARKIA, Sestaoko (Bizkaia) Orixe kaleko 6. zenbakian 14 etxebizitza sozial eraikitzeko oinarrizko proiektua eta exekuzio-proiektua idatzi eta obren zuzendaritza teknikoaren lizitaziorako iragarkia aldatzen duena (Espedientea: 027SV/2017).

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Gisa horretako hutsak aurkitu dira Sestaoko (Bizkaia) Orixe kaleko 6. zenbakian 14 etxebizitza sozial eraikitzeko oinarrizko proiektua eta exekuzio-proiektua idatzi eta obren zuzendaritza teknikoaren lizitaziorako iragarkiaren testuan (Espedientea: 027SV/2017). Iragarkia 2018ko urtarrilaren 4ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 3. zk, argitaratu da. Beraz, aldatu egiten dira hemen:

2018/52 (4/2) orrialdean,

honela dioen tokian:

«8.– Kontratistaren betebeharrak:

b) Kaudimen teknikoa: azken bost urteetan egindako zerbitzu nagusien edo lanen zerrenda aurkeztu beharko dute enpresek, lan edo zerbitzu horien zenbatekoa, datak eta onuradunak (publikoak nahiz pribatuak) zehaztuko dituena. Zerbitzuak egiaztatzeko organo eskudunak egindako edo bisaturiko ziurtagiriak aurkeztu beharko dira hartzailea sektore publikokoa izan bada; eta pertsona pribatua bada, pertsona horrek egindako ziurtagiria edo enpresaburuaren aitorpena. Halaber, arkitektoaren eta arkitekto teknikoaren tituluak aurkeztu behar dira. Lantaldeak, gutxienez, honako ukanbehar hauek bete behar ditu:

b.1.– Oinarrizko proiektua eta exekuzio-proiektua idaztea eta lanaren zuzendaritza: arkitektoa. Azken bost urteetan, gutxienez, 2.000.000 eurotik gorako esleipen-zenbatekoa (BEZa kanpo) zuten etxebizitza kolektiboen eraikin baten exekuzio-proiektua idatzi behar izan du; edo, 2.000.000 eurotik gorako esleipen-zenbatekoa (BEZa kanpo) zuten etxebizitza kolektiboen eraikin baten lanen zuzendaritza egin behar izan du.

b.2.– Lanaren exekuzioaren zuzendaritza: arkitekto teknikoa. Azken bost urteetan, gutxienez, 2.000.000 eurotik gorako esleipen-zenbatekoa (BEZa kanpo) zuten etxebizitza kolektiboen eraikin baten lanaren exekuzioaren zuzendaritza egin behar izan du.»

honela esan behar du:

«8.– Kontratistaren betebeharrak:

b) Kaudimen teknikoa: azken bost urteetan egindako zerbitzu nagusien edo lanen zerrenda aurkeztu beharko dute enpresek, lan edo zerbitzu horien zenbatekoa, datak eta onuradunak (publikoak nahiz pribatuak) zehaztuko dituena. Zerbitzuak egiaztatzeko organo eskudunak egindako edo bisaturiko ziurtagiriak aurkeztu beharko dira hartzailea sektore publikokoa izan bada; eta pertsona pribatua bada, pertsona horrek egindako ziurtagiria edo enpresaburuaren aitorpena. Halaber, arkitektoaren eta arkitekto teknikoaren tituluak aurkeztu behar dira. Lantaldeak, gutxienez, honako ukanbehar hauek bete behar ditu:

b.1.– Oinarrizko proiektua eta exekuzio-proiektua idaztea eta lanaren zuzendaritza: arkitektoa. Azken bost urteetan, gutxienez, 1.000.000 eurotik gorako esleipen-zenbatekoa (BEZa kanpo) zuten kontratuaren xedearen antzeko eraikin baten (ez industriala) exekuzio-proiektua idatzi behar izan du; edo, 1.000.000 eurotik gorako esleipen-zenbatekoa (BEZa kanpo) zuten kontratuaren xedearen antzeko eraikin baten (ez industriala) lanen zuzendaritza egin behar izan du.

b.2.– Lanaren exekuzioaren zuzendaritza: arkitekto teknikoa. Azken bost urteetan, gutxienez, 1.000.000 eurotik gorako esleipen-zenbatekoa (BEZa kanpo) zuten kontratuaren xedearen antzeko eraikin baten (ez industriala) lanaren exekuzioaren zuzendaritza egin behar izan du.»

2018/52 (4/2) orrialdean,

honela dioen tokian:

«9.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Agiriak aurkezteko azken eguna: 2018ko urtarrilaren 22a, 12:00ak baino lehen.»

honela esan behar du:

«9.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Agiriak aurkezteko azken eguna: 2018 otsailaren 12a, 12:00ak baino lehen.»

2018/52 (4/3) orrialdean,

honela dioen tokian:

«11.– C gutun-azalak irekitzeko ekitaldi publikoa:

c) Data: 2018ko urtarrilaren 31.

d) Ordua: 10:30ak.»

honela esan behar du:

«11.– C gutun-azalak irekitzeko ekitaldi publikoa:

c) Data: 2018ko otsailaren 22a.

d) Ordua: 11:00ak.»

2018/52 (4/4) orrialdean,

honela dioen tokian:

«12.– B gutun-azalak (formulen bidez baloratu beharreko irizpideak) irekitzeko ekitaldi publikoa:

c) Data: 2018ko otsailaren 28a.

d) Ordua: 11:00ak.»

honela esan behar du:

«12.– B gutun-azalak (formulen bidez baloratu beharreko irizpideak) irekitzeko ekitaldi publikoa:

c) Data: 2018ko martxoaren 22a.

d) Ordua: 11:00ak.»

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urtarrilaren 18a.

Zerbitzu zuzendaria,

PALOMA USATORRE MINGO.


Azterketa dokumentala