Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

19. zk., 2018ko urtarrilaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
445

3/2018 DEKRETUA, urtarrilaren 23koa, lehendakariarena, Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordeko kide bat izendatzeko dena.

Lehendakariaren urriaren 21eko 21/2014 Dekretuaren bitartez, Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordeko kideak izendatu ziren. Kide horiek batzordean ordezkatuta dauden erakundeek aldez aurretik aukeratu zituzten. Geroago, lehendakariaren otsailaren 23ko 6/2017 Dekretuaren bitartez, eguneratu egin ziren izendapenak.

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak beste kide bat aukeratu du, urtarrilaren 9ko 2/2018 Dekretuaren bitartez kargutik kendutako kidea ordezkatzeko; beraz, bidezkoa da beste kide bat izendatzea ordezkatuari geratzen zaion agintaldirako.

Euskal gizataldeekiko harremanetarako organoak arautzen dituen apirilaren 11ko 234/1995 Dekretuaren 7. artikuluan ezarritakoaren arabera, hauxe

XEDATZEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Irene Larraza Aizpurua andrea izendatzea Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordeko kide, Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko kultura arloa ordezkatzeko.

Bigarren artikulua.– Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2018ko urtarrilaren 23an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Azterketa dokumentala