Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

19. zk., 2018ko urtarrilaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

DATUAK BABESTEKO EUSKAL BULEGOA
444

EBAZPENA, 2018ko urtarrilaren 10ekoa, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zuzendariarena, Datuak Babesteko Sarien V. Edizioko pertsona eta entitate sarituen zerrenda argitaratzen duena.

Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zuzendariaren 2017ko irailaren 6ko Ebazpenaren bidez, Datuak Babesteko Sarien V. Edizioaren deialdia egin zen. Sarien xedea da ohorezko aipamena egitea datu-babesaren eta -pribatutasunaren kulturaren zabalkundearen, ikerketaren eta ezagutzaren esparruan datu-babesa gizartean hedatzeko egindako lanagatik nabarmendu direnei.

Epaimahaiak 2018ko urtarrilaren 9an egindako bileran eztabaidatu eta ebatzi zituen sariak, deialdiaren 10. oinarrian xedatutakoaren arabera. Horrekin bat, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoko artikulua.– Argitaratzea Datuak Babesteko Sarien V. Edizioko pertsona eta entitate sarituen zerrenda, modalitate hauetan:

– Datu Babesaren Arloko Ibilbide Profesionalaren Saria:

Iñaki Vicuña de Nicolás jaunari.

– Datu Babesaren Ikerkuntza Arloko Saria:

Daniel López Carballo jaunari, lan honengatik: «Datu babes eraginkorraren bidean Iberoamerikan. Datuak Babesteko Iberoamerikako Behatokiaren ekimenaren adierazpenak».

Accesita: Sofía Lucas Areízaga andreari, lan honengatik: «PNR Zuzentarauak planteatzen dituen erronka juridiko nagusiak».

– Datu Babesaren Komunikazio eta Zabalkundearen Arloko Saria:

El Diario Vascori, herritarrak kontzientziatzen egindako lanagatik, teknologia berriak eta pribatutasunaren babesa behar bezala erabil ditzaten.

Accesita: Pribatua. Pribatutasun eta Informazio Segurtasuneko Euskal Elkarteari, etengabe egindako lanagatik pribatutasunaren eta informazioaren segurtasunaren zabalkundearen arloan.

– Datu Babesaren Arloko Jardunbide Onenen Saria:

Vitoria-Gasteizko Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolari (UPV/EHU), datuen babesaren eta segurtasunaren arloan egiten dituen jardunaldien kalitateagatik.

Bigarren artikulua.– Ebazpen hau argitaratzeko agintzea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren web-orrian, eta ebazpena jakinaraztea pertsona eta entitate interesdunei.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urtarrilaren 10a.

Zuzendaria,

MARGARITA URÍA ETXEBARRIA.


Azterketa dokumentala