Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

176. zk., 2017ko irailaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
4470

IRAGARKIA, zeinaren bidez epaitzen baitira Donostiako Administrazioarekiko auzien 2 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 454/2017-B prozedura laburtuan interesa dutenak.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak erabaki du Donostiako Administrazioarekiko auzien 2 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

Errenteriako Udaltzaingoko praktiketako funtzionario batek hasitako 454/2017-B prozedura laburtua, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2017ko apirilaren 21eko Ebazpenaren aurka, zeinak Euskal Herriko Udaltzaingoko oinarrizko eskalako Agente kategorian sartzeko prestakuntza-ikastaroan errekurtsogilea ez gai dela aitortzen duen Ebazpenaren kontra jarritako berraztertzeko errekurtsoa ezesten baitu.

Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Donostiako Administrazioarekiko auzien 2 zenbakiko Epaitegian bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egiteko.

Arkauti, 2017ko irailaren 8a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.


Azterketa dokumentala