176. zk., 2017ko irailaren 14a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (207 KB - 2 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak
LAN ETA JUSTIZIA SAILA
4469
IRAGARKIA, Zerbitzu zuzendariarena, Durangoko Justizia Jauregiko klimatizazio instalazioaren berritze lanak egiteko kontratazioa lizitatzeko deialdiaren iragarkia aldatzen duena (Espedientea: O-011-DAPJ-2016).
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.
Gisa horretako hutsak aurkitu dira Durangoko Justizia Jauregiko klimatizazio instalazioaren berritze lanak egiteko kontratazioa lizitatzeko iragarkiaren testuan (Espedientea: O-011-DAPJ-2016). Iragarkia 2017ko irailaren 8ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu da (172. zk.). Beraz, aldatu egiten dira hemen:
2017/4377 (3/1) orrialdean, 1 c) 8) atalean, honela dioenean:
«8) Agiriak eta informazioa eskuratzeko azken eguna: 2017ko irailaren 20a.»
honako hau esan behar du:
«8) Agiriak eta informazioa eskuratzeko azken eguna: 2017ko irailaren 26a.»
2017/4377 (3/2) orrialdean, 4. puntuan, honela dioen tokian:
«4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 816.319,17 euro.»
honela esan behar du:
«4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 705.986,31 euro.»
Orrialde berean, 2017/4377 (3/2), 5. puntuan, honela dioen tokian:
«5.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua:
a) Zenbateko garbia 816.319,17 euro. Zenbateko totala: 987.746,20 euro.»
honela esan behar du:
«5.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua:
a) Zenbateko garbia 705.986,31 euro. Zenbatekoa guztira: 854.243,44 euro.»
2017/4377 (3/2) orrialdean, 8. puntuko a) atalean, honela dioenean:
«a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko irailaren 21eko 13:00ak.»
honela esan behar du:
«a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko irailaren 27ko 13:00ak.»
Orrialde berean, 2017/4377 (3/2),10. puntuan, honela dioenean:
«10.– Eskaintzak irekitzea.
Formuletan oinarritutako irizpideei loturiko irekitzea: Entitatea: Kontratazio Mahaia. Zerbitzu Zuzendaritza. Donostia kalea (Lakua). Vitoria-Gasteiz. Data: 2017ko urriaren 3ko 12:00ak.»
honako hau esan behar du:
«10.– Eskaintzak irekitzea.
Formuletan oinarritutako irizpideei loturiko irekitzea: Entitatea: Kontratazio Mahaia. Zerbitzu Zuzendaritza. Donostia kalea (Lakua). Vitoria-Gasteiz. Data: 2017ko urriaren 9ko 12:00ak.»
Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 11.
Zerbitzu zuzendaria,
JUAN IGNACIO URRESOLA ARECHABALA.