176. zk., 2017ko irailaren 14a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (207 KB - 2 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak
INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
4468
IRAGARKIA, Euskal Autonomia Erkidegoko etxebizitza hutsei buruzko 2017 eta 2018ko inkestarako informazioaren bilketa eta oinarrizko tratamendua egiteko zerbitzuaren kontratua formalizatu dela jakinarazteko dena (011SV/2017 espedientea).
1.- Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Zerbitzu zuzendaria.
b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).
c) Espediente-zenbakia: 011SV/2017.
2.- Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: Euskal Autonomia Erkidegoko etxebizitza hutsei buruzko inkestarako informazioaren bilketa eta oinarrizko tratamendua egitea.
b) Multzotan zatitzea: ez.
c) Burutzeko lekua: enpresa esleipendunaren egoitzan.
3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua.
a) Izapideak: arruntak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko modua: zenbait irizpide.
4.- Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: ehun eta berrogeita bederatzi mila ehun eta hogeita bost euro eta hirurogeita hemeretzi zentimo (149.125,79) gehi hogeita hamaika mila hirurehun eta hamasei euro eta berrogeita bat zentimo (31.316,41), BEZarenak. Beraz, guztira, ehun eta laurogei mila laurehun eta berrogeita bi euro eta hogei zentimo (180.442,20).
5.- Esleipena.
a) Eguna: 2017ko abuztuaren 3a.
b) Esleipenduna: Ikertalde grupo consultor SA.
c) Esleipenaren zenbatekoa: ehun eta hamazazpi mila seiehun eta hirurogei euro eta hogeita bost zentimo (117.660,25), gehi hogeita lau mila zazpiehun eta zortzi euro eta hirurogeita bost zentimo (24.708,65), BEZarenak; beraz, guztira, ehun eta berrogeita bi mila hirurehun eta hirurogeita zortzi euro eta laurogeita hamar zentimo (142.368,90).
6.- Formalizazioa:
a) Eguna: 2017ko irailaren 1a.
b) Kontratista: Ikertalde grupo consultor SA.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 4a.
Zerbitzu zuzendaria,
PALOMA USATORRE MINGO