Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

176. zk., 2017ko irailaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4463

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 505/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Epaia jakinaraztea: 505/2015, adostasunik gabeko dibortzioa.

Getxon (Bizkaia), bi mila eta hamazazpiko uztailaren hogeita zortzian, nik, Nora Albizua de Castrok, Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, hau

Jakinarazten dut: epaitegi honetan adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 505/2015 prozedura izapidetu dela, zeinaren autoetan epaia eman baita 2017ko maiatzaren 30ean. Interesdunak eskuragarri du epaiaren kopia auzitegi honetako bulego judizialean.

Egungo helbidea ez dakigunez zein den, Marcelo Eduardo Trigo Castedo jaunari legezko jakinarazpena egiteko balio dezan, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin, ebazpen hau ematen dut, ale bitan; eta, halaber, aditzera ematen zaio ezen ebazpenaren aurka apelazio-errekurtsoa ezar dezakeela auzi-ihesean den demandatuak.

Getxo (Bizkaia), 2017ko uztailaren 28a.

Justizia Administrazioaren letradua,

NORA ALBIZUA DE CASTRO.


Azterketa dokumentala