Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

176. zk., 2017ko irailaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4462

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 370/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 370/2016 auzia.

Alderdi demandatzailea: Adriana Hincapie Garcia.

Alderdi demandatua: Diego Flover Vasquez Candela.

Gaia: seme-alabentzako neurrietarako auzia.

Aipatutako judizioan, honako ebazpen hau eman da:

152/2017 EPAIA

Epailea: Ana Isabel Viaña Ranilla.

Lekua: Barakaldo (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamazazpiko martxoaren bederatzia.

Alderdi demandatzailea: A.H.G.

Abokatua: Alicia Glera Garcia.

Prokuradorea: Nuria Yu Martinez.

Alderdi demandatua: Diego Flover Vasquez Candela.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren xedea: ezkontzaz kanpoko semearentzako adostasunik gabeko neurriak.

EPAITZA

Diego Flover Vasquez Candela jaunaren aurka A.H.G. andreak aurkeztutako demanda partez baiesten dudanez gero, alderdiek XXXXX seme adingabekoarekin izango dituzten harremanak arautzeko neurri hauek onartzen ditut:

A) Seme adingabearen zaintza eta jagoletza amari ematen dizkiot, guraso-ahala kaltetu barik, zeina guraso biek partekatuko baitute; zaintza ez daukan gurasoari ez zaio ezarri behar komunikazioetarako eta egonaldietarako araubiderik.

B) Ezkontzako semearen alde eta zaintza ez duen gurasoaren kargura, aitak kontzeptu guztietatik jasotzen dituen sarrera likidoen % 25eko euroko mantenu-pentsioa ezartzea, betiere hileko 125 eurotik beherakoa izan gabe, zeina hilabeteko bakoitzeko lehen bost egunen barruan ordaindu beharko den, eta urtero eguneratuko egingo da Estatistika Institutu Nazionalak argitaratutako kontsumoko prezioen indizeak dituen aldaketekin bat; zenbaketa hasteko oinarritzat ebazpen honen eguna hartuko da.

C) Adingabeko semearen gastuak –ebazpen honetako oinarri juridikoan zehaztu bezala–, gurasoek erdibana ordaindu beharko dituzte. Guztiarekin ere, presazko ez diren aparteko gastuak guraso biek baimendu beharko dituzte. Dena dela, gastua beste parteari behar bezala jakinarazten zaionetik –gastuaren berri emanda eta beharrezkoa dela adierazita, zenbatekoa adierazita eta gastuari dagozkion agiriekin batera– 10 egun igaro eta eragozpen berariazkorik egiten ez bada, ulertuko da onartzen duela. Era berean, auzialdi honetan sortutako kostuen gaineko berariazko erabakirik ez da hartzen.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzendutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: ........... Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. apartatuan aipatutakoak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak».

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Alderdi demandatuaren egungo bizilekua edo egoitza zein den ez dakigunez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, jakinarazpen eginbidea gauzatu ahal izateko.

Barakaldo, 2017ko abuztuaren 22a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala