176. zk., 2017ko irailaren 14a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (190 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GARAPENERAKO LANKIDETZAREN EUSKAL AGENTZIA
4461
EBAZPENA, 2017ko irailaren 4koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Garapenerako Lankidetzako Eragileen Erregistroa sortu eta arautzeko dekretu-proiektua.
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak Euskal Autonomia Erkidegoko Garapenerako Lankidetzako Eragileen Erregistroa sortu eta arautzeko dekretu-proiektu bat egin du, eta Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legearen arabera izapidetu behar da dekretu-proiektu hori.
Horretarako, lege-araudi hori betez, lehendakariak, 2017ko uztailaren 7an, 14/2017 Dekretua eman zuen, Euskal Autonomia Erkidegoko Garapenerako Lankidetzako Eragileen Erregistroa sortu eta arautzeko dekretu-proiektua egiteko prozedura hasteko; eta, geroago, ekainaren 22an, 16/2017 Dekretua eman zuen, dekretu-proiektu hori aurrez onesteko, testu artikuluduna idatzi ondoren.
Aipatutako 8/2003 Legearen 8.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, jendaurrean jarri beharko dira xedapen orokorrak herritarren eskubide eta bidezko interesei eragiten dietenean eta xedapenen izaerak hala eskatzen duenean.
Horregatik guztiarengatik, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu eta arautzen duen ekainaren 19ko 5/2008 Legearen 11. artikuluan ezarritakoaren arabera, hauxe
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Jendaurrean jartzea Euskal Autonomia Erkidegoko Garapenerako Lankidetzako Eragileen Erregistroa sortu eta arautzeko dekretu-proiektua.
Bigarrena.– Dekretu-proiektuaren edukia eskuragarri egongo da Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzian (Nafarroa kalea 2, Vitoria-Gasteiz) eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren webgunean (www.lankidetza.euskadi.eus).
Hirugarrena.– Alegazioak aurkezteko, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziara edo urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 16.4 artikuluan ezarritako edozein tokitara jo beharko da, eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziari zuzendu beharko zaizkio.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 4a.
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,
PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.