176. zk., 2017ko irailaren 14a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (195 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
4460
AGINDUA, 2017ko irailaren 8koa, Hezkuntzako sailburuarena, Euskadiko Eskola Kontseiluko kideak izendatzen eta kargutik kentzen dituena.
Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1988 Legearen 10. eta 12. artikuluetan, lege hori garatuz Euskadiko Eskola Kontseilua arautzen duen martxoaren 7ko 55/1989 Dekretuaren 4., 5., 7. eta 8. artikuluetan, eta Euskadiko Eskola Kontseiluaren Funtzionamenduaren Arautegia onartzen duen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 1990eko apirilaren 4ko Aginduaren 5. eta 15. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Ikasle Abertzaleak antolakundeak proposatuta, orain arte Euskadiko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako ikasleen ordezkariak izan diren pertsona hauek Euskadiko Eskola Kontseiluko kide kargutik kentzea:
– Antxon Rodriguez Restegi jauna.
– Ane Morales Mujika andrea.
Bigarrena.– Ikasle Abertzaleak antolakundeak proposatuta, Euskadiko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako ikasleen ordezkari gisa, pertsona hauek Euskadiko Eskola Kontseiluko kide izendatzea:
– Uxue Elgorriaga Carrasco andrea.
– Samuel Pasandin Sánchez jauna.
– Unai Isasi Azkarraga jauna.
Hirugarrena.– Ikasleen Sindikatuak proposatuta, Nicole Dayana Jaimes andrea Euskadiko Eskola Kontseiluko kide izendatzea, Euskadiko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako ikasleen ordezkari gisa.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honek argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 8a.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.