176. zk., 2017ko irailaren 14a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (221 KB - 2 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
4459
AGINDUA, 2017ko irailaren 7koa, Hezkuntzako sailburuarena, Irurako (Gipuzkoa) «Irura Ikastola» Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.
Lehen Hezkuntzako unitate bat gehitzeko eta Haur Hezkuntzako 2. zikloko unitate bat kentzeko baimena eskatuz, Irurako (Gipuzkoa) «Irura Ikastola» Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasarazi duen espedientea aztertu da.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE), eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Ondoren zehazten den ikastetxeari baimena ematen zaio Lehen Hezkuntzako unitate bat gehitzeko eta Haur Hezkuntzako 2. zikloko unitate bat kentzeko 2017-2018 ikasturtetik aurrera:
Kode-zenbakia: 20008431.
Izen espezifikoa: «Irura Ikastola».
Titularra: Irurako Ikastola Kooperatiba Elkartea.
Helbidea: Zilar kalea, 4.
Udalerria: Irura.
Lurralde Historikoa: Gipuzkoa.
Baimena:
– Lehen Hezkuntzako unitate bat gehitzea, 25 ikaspostuko edukierakoa.
– Haur Hezkuntzako 2. zikloko unitate bat kentzea.
Ikastetxearen osaera:
– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 2 unitate, bi urtetik hiru urtera bitarteko haurrentzat; bakoitza 18 ikaspostukoa.
– Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 3 unitate, 75 ikaspostu.
– Lehen Hezkuntza: 8 unitate, 200 ikaspostu.
– Hezkuntza Berezia: gela ireki 1.
2. artikulua.– Indarrean dagoen araudia betetzera behartuta dago ikastetxea, agindu honen bidez baimendutako unitateetako irakasleen titulazioari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.
3. artikulua.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen edo diru-laguntzen deialdien bitartez laguntzarik lortuko denik.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Agindu honen kontra, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 7a.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.