176. zk., 2017ko irailaren 14a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (250 KB - 3 orri.)
- EPUB (260 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4455
EBAZPENA, 2017ko irailaren 6koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita enplegurako orientazio-ekintza eta -zerbitzuak garatzeko laguntzen deialdiaren babesean emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda. Deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu zuen 2014ko urriaren 23an egindako bileran.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2014ko urriaren 23an egindako bileran onartu zuen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan enplegurako orientazio-ekintza eta -zerbitzuak garatzeko diru-laguntzak emateko deialdia (Lanbideko zuzendari nagusiaren 2014ko urriaren 23ko Ebazpenaren bidez, 2014ko urriaren 24ko EHAAn argitaratua, 203. zenbakia). Diru-laguntza publikoak ematean jarraitu behar den publikotasun-printzipioa betetzeko, laguntza horiek emateko deialdiaren 8.9 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduraren ebazpena Lanbideren web-orrian argitaratzeaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da deialdi horren bidez emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda, horietako bakoitzak jasotako diru-zenbatekoak adieraziz.
Horrenbestez, hau
EBAZTEN DUT:
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2014ko urriaren 23an egindako bileran onartu zuen enplegurako orientazio-ekintza eta -zerbitzuak garatzeko laguntzak emateko deialdiaren babesean emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzea (Lanbideko zuzendari nagusiaren 2014ko urriaren 23ko Ebazpenaren bidez, 2014ko urriaren 24ko EHAAn argitaratu zen deialdia, 203. zenbakia), non erakunde onuradun bakoitzari emandako diru-laguntzaren zenbatekoa adierazten baita (ikus I. eranskina).
Zenbateko horiek EGIFaren baterako finantzaketarako aurkeztuko dira (% 50), EAEko EGIF 2007-2013 programa operatiboaren kargura, programa operatiboaren esparruan aukeratzen diren jarduerei dagokien zatian.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 6a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.