Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

176. zk., 2017ko irailaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
4454

EBAZPENA, 2017ko irailaren 1ekoa, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearena, 2016ko ekitaldian emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzeko dena. Laguntza horiek Euskal Autonomia Erkidegoko esnetarako behien abeltzaintza-ustiategietan abereen ongizatea hobetzeko laguntzei buruzko maiatzaren 29ko 100/2012 Dekretuaren babespean eman dira.

Euskal Autonomia Erkidegoko esnetarako behien abeltzaintza-ustiategietan abereen ongizatea hobetzeko laguntzei buruzko maiatzaren 29ko 100/2012 Dekretuaren 7.7 artikuluak dioenez, laguntzei buruzko ebazpena banan-banan jakinaraziko zaie interesdunei, eta, horretaz gainera, publizitatea egiteko, Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuaren ebazpen baten bidez, dekretu honetako laguntzen onuradun gertatu diren pertsonen zerrenda eta laguntzen zenbatekoa abeltzaintza arloko organo eskudunaren egoitza elektronikoan argitaratuko dira.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2016ko uztailaren 8ko Aginduaren bidez, esnetarako behien abeltzaintza-ustiategietako abereen ongizatea hobetzeko laguntzetarako deialdia egin zen, 2016rako. Laguntzak esleitu eta ebazpenak onuradunei jakinarazi eta gero, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49. artikuluaren 2. paragrafoko bigarren atalean (1/1997 Legegintzako Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duena) eta urtarrilaren 26ko 30/2010 Dekretuaren 25.4 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Argitara ematea Euskal Autonomia Erkidegoko esnetarako behien abeltzaintza-ustiategietan abereen ongizatea hobetzeko laguntzei buruzko maiatzaren 29ko 100/2012 Dekretuaren babespean 2016ko ekitaldian emandako diru-laguntzak jaso dituztenen zerrenda. Abeltzaintzaren eskumena duen organoaren egoitza elektronikoan emango da argitara, interneteko helbide honetan: www.nasdap.ejgv.euskadi.net

Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 1a.

Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordea,

BITTOR OROZ IZAGIRRE.


Azterketa dokumentala