176. zk., 2017ko irailaren 14a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (215 KB - 1 orri.)
- EPUB (190 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
LAN ETA JUSTIZIA SAILA
4447
AGINDUA, 2017ko irailaren 4koa, Lan eta Justiziako sailburuarena, zeinaren bidez notarioak izendatzen baitira, Euskal Autonomia Erkidegoan hutsik dauden notariotzak betetzeko egindako lehiaketa arrunta ebatziz.
Ikusi da hutsik dauden notariotzak betetzeko bideratu den espedientea. Notariotza horiek 2017ko ekainaren 6ko Ebazpenaz (2017ko ekainaren 14ko BOE) deitutako lehiaketa arruntean sartu ziren, eta, Autonomia Estatutuaren 10.22 artikuluan agindutakoarekin bat, eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Iragarritako notariotzak, zeinak Euskal Autonomia Erkidegoan kokaturik baitaude, betetzeko izendatzea ondoren aipatzen diren notarioak:
Irungo notariotzarako, Antonio Pedro Mula Soto jauna. Notariotza hori hutsik geratu da, José Luis Carvajal Garcia Pando jauna lekualdatu delako.
Lekeitioko notariotzarako, Olga Entrena Fuentes andrea. Notariotza hori hutsik geratu da, Elisa Castro Alvarez andrea lekualdatu delako.
Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, eta interesdunei bidaltzea.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Lan eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 4a.
Lan eta Justiziako sailburua,
MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.