Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

176. zk., 2017ko irailaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSASUN SAILA
4446

AGINDUA, 2017ko abuztuaren 29koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baita Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko Sailburuordetzan goi-kargudunaren idazkari lanpostua izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c) artikuluan eta Osasuneko sailburuaren 2017ko uztailaren 5eko Aginduaren laugarren oinarrian xedatutakoaren arabera –horren bitartez, sail honetako lanpostu huts bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdi publikoa egiten da–, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Miren Garbiñe Ugarte Muguruza izendatzea (NAN: 14952408) goi-kargudunaren idazkari Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritzan (520010 kodea, 192. dotazioa).

Bigarrena.– Izendapen horrek 2017ko irailaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du; beraz, beronen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da errekurtsoak aurkezteko epea.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko abuztuaren 29a.

Osasuneko sailburua,

JON DARPÓN SIERRA.


Azterketa dokumentala