8. zk., 2017ko urtarrilaren 12a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (189 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
142
EDIKTUA, jabaria deklaratzeko egintzari buruzko 16/2016 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 16/2016 hitzezko judizioa.
Nik, Bilboko Lehen Au zialdiko 3 zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, eta Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen (PZLb) 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, honen fede ematen dut:
Epaitegi honetan bideratu den 16/2016 hitzezko judizioan, epaia eman du epaitegi honetako epaile magistratuak 2016-11-11n.
Amparo Jimenez Garcia non dagoen ez dakigunez, ediktu honen bidez jakinarazten zaio epaia, eta, halaber, aditzera ematen zaio epaia irmoa ez denez apelazio-errekurtsoa aurkez dezakeela Bizkaiko Probintzia Auzitegian (PZLb-ko 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2 artikulua).
Bilbao (Bizkaia), 2016ko abenduaren 5a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.