69. zk., 2016ko apirilaren 13a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (256 KB - 2 orri.)
- EPUB (197 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Pribatuen iragarkiak
IDIAZABAL GAZTAREN JATORRIZKO DEITURA BABESTUAREN KONTSEILU ARAUTZAILEA
1543
IRAGARKIA, 2016ko martxoaren 17ko Osoko Bilkuraren Erabakiaren gaineko 01/2016 Zirkularrari buruzkoa. Erabaki horren edukia: babestutako gaztaren gaineko eta kontraetiketak ematearen gaineko derrigorrezko exakzio parafiskalak kalkulatzeko oinarriari buruzkoa, eta horiek biltzeari buruzkoa.
Inskribatutako guztiei jakinarazten diegu ezen, ikusgai dagoela 01/2016 zirkularra, zeina 2016ko martxoaren 17ko Osoko Bilkuran hartutako erabakiei buruzkoa baita, hain zuzen ere, ondoko arauetan ezarritako exakzio parafiskalei dagokienez: 25/1970 Legearen 90. artikulua; Idiazabal Jatorrizko Izendapenaren Erregelamenduaren 36. artikulua, eta 1993ko azaroaren 30eko Agindua. Zirkular hori Kontseilu Arautzailearen bulegoan dago ikusgai, Arkauteko Nekazaritza Etxaldean eta aipatu exakzioak jarraian zehazten dira:
1.– 2016ko kanpainarako, babestutako gaztaren balioaren % 1eko exakzio parafiskala kalkulatzeko, 16,13 euro/kg-an ezarri da.
Aipatu balioa Idiazabal gazta naturalaren eta ketuaren bataz besteko eroste-prezioari dagokio (Latxa edo Zumitz gaztak kontuan izan gabe), www.quesoidiazabal.com webgunea kudeatzen eta sustatzen duen enpresak, Merkatu Interactiva, SLk, emandako datuen arabera.
Balio hori finkatu da soil-soilik exakzio parafiskala kalkulatu ahal izateko, eta operatzaileei ez zaie prezio errealei buruzko ezein kontsultarik egin, Lehiaren Defentsari buruzko Legearen 1. artikuluan galarazitako kolusiozko jokabideak erraztu ditzakeen informazio sentsiblearen trukea saihesteko.
Exakzioaren kalkulua errazteko, gaztaren 16,13 euro/kg-ko oinarria honako hauei aplikatu zaie: gaztandegi bakoitzak gazta egiteko erabilitako esne litroei, gaztandegiek 2015ean izandako batez besteko errendimendua kontuan izanda, zeina, Kontseilu Arautzailearen estatistika-datuen arabera, babestutako gazta kilo bakoitzeko 6,38 litrokoa izan baitzen. Eta hortik ondorioztatzen da 2,528 euroko balioa, babestutako gazta egiteko erabili den esne litro bakoitzeko. Hortaz, babestutako gaztari doakion exakzioa 2016ko kanpainarako hauxe da: 0,02528 euro, babestutako gazta egiteko erabili den esne litro bakoitzeko.
2.– Litroko 0.006 euroan mantentzen da esnearen exakzio parafiskala, 2016ko kanpainarako.
Kobrantza bakarrean egingo da exakzioen bilketa, kanpaina bukatutakoan.
3.– Kontraetiketen prezioa milako 14,9072 euroan mantentzen da, eta, beraz, exazkio parafiskala, 2015eko kanpainarako emateagatik, milako 29,81 euroan (bere kostu-prezioaren bikoitza).
4.- Idiazabal Jatorrizko Izendapenaren Erregelamenduko 18. artikuluaren 5. paragrafoan ezartzen denez, «Erregelamendu honek emandako ezein eskubide baliatzeko, edo Kontseilu Arautzaileak ematen dituen zerbitzuen onurak izateko, artzaintzak edo instalazioak inskribaturik dituzten pertsona fisikoek eta naturalek eguneraturik izan beharko dute euren obligazioak ordaintzearena».
Xedapen hau betetzearren, Kontseilu Arautzailearen Osoko Bilkurak, 2011-06-28an egindako batzarrean, zera erabaki zuen: esnea entregatu eta «Idiazabal» gazta egiteko erabiltzeko, eguneraturik izan beharko da aurreko kanpainan entregatutako esnearen exakzio parafiskalaren ordainketa.
Xedapen hori betetzearren, Kontseilu Arautzailearen Osoko Bilkurak, 2009-02-26an egindako batzarrean, erabaki zuen ezen, inskribatutako gaztandegiei Idiazabal jatorria bermatzeko kontraetiketak honelaxe entregatuko zaizkiela: agiriok emateagatiko nahitaezko exakzioa eta euren kostua ordaindutakoan, betiere pagatu behar dituen exakzio parafiskalen ordainketa eguneraturik badu eskatzaileak.
Era berean, 2010eko urtarrilaren 29an, Kontseiluaren Osoko Bilkurak zera erabaki zuen: Kontseilua Arautzaileak inskribatutako gaztandegiei emandako fakturak ordaintzeko, zenbait ordainketa era onartzea, betiere faktura ematen denetik harako 15 eguneko epean gauza badaiteke ordainketa.
Eta guzti horren berri ematen da aditzera, jendea jakitun izan dadin, eta dagozkion ondorioak sor ditzan.
Arkauti (Araba), 2016ko martxoaren 30a.
Lehendakaria,
JOSÉ MARI USTARROZ.