69. zk., 2016ko apirilaren 13a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (256 KB - 2 orri.)
- EPUB (228 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1541
EDIKTUA, 2016ko martxoaren 17koa, Lan, Enplegu eta Gizarte Politiketako Arabako lurralde-ordezkariarena, Izatezko Bikoteen Erregistroko espedienteei buruzko ebazpenak jakinarazteko dena.
Aipatu ebazpenaren jakinarazpen pertsonala egitea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoa betetzeko (Sektore publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatu zuen 30/1992 Legea).
Horretarako, honako honen bidez, interesdunei jakinarazten zaie eskura dutela aipatu espedientean emandako ebazpenaren testu osoa, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Felix Mañaria Samaniego kalea 2 – 2, 01008, Vitoria-Gasteiz).
Ebazpen hauek ez dute administrazio-bidea amaitzen, eta, beraz, euren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendariari, hilabeteko epean, ediktu hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoaren arabera.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak jakinarazpen honek.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko martxoaren 17a.
Lan, Enplegu eta Gizarte Politiketako Arabako lurralde-ordezkaria,
ÁLVARO IRADIER ROSA.