Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

69. zk., 2016ko apirilaren 13a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
1538

IRAGARKIA, «kudeaketa ekonomiko deszentralizatua duten 180 zentrotan auditoretzak egiteko auditoretza-enpresa bat kontratatzea» xede duen zerbitzu-kontratua formalizatzekoa (C02/018/2015).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Ogasun eta Finantza Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia.

c) Espediente-zenbakia: (C02/018/2015).

d) Kontratugilearen profilaren interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.eus

2.– Kontratuaren xedea.

a) Mota: zerbitzuak.

b) Deskribapena: kudeaketa ekonomiko deszentralizatua duten 180 zentrotan auditoretzak egiteko auditoretza-enpresa bat kontratatzea.

c) Loteak: ez.

d) CPV (Izenaren erreferentzia): 79212000-3.

e) Esparru-akordioa: ez.

f) Eskurapenetarako sistema dinamikoa.

g) Lizitaziorako iragarkia non argitaratu den: EHAA eta kontratatzailearen profila.

h) Lizitaziorako iragarkia noiz argitaratu den: biak 2015-10-30ean.

3.– Izapideak eta prozedura.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 198.347,11 euro.

5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: zenbateko garbia: 198.347,11 euro. Zenbatekoa guztira: 240.000,00 euro.

6.– Kontratua gauzatzea.

a) Esleipen-eguna: 2016-03-16.

b) Kontratua noiz formalizatu den: 2016-04-04.

c) Kontratista: Betean Auditoría, S.L.P.

d) Esleipenaren zenbateko garbia: 136.000,00 euro. Zenbatekoa guztira: 164.560,00 euro.

e) Eskaintza esleipendunaren abantailak: kontratugilearen profilean argitaratutako esleipen-ebazpenean adierazten dira.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko apirilaren 5a.

Ondare eta Kontratazioko zuzendaria,

NEREA KARMELE LÓPEZ-URIBARRI GOICOLEA.


Azterketa dokumentala