69. zk., 2016ko apirilaren 13a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (182 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
EIBARKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1536
EDIKTUA, 122/2015 prozedura arruntaren ondoriozkoa.
JAKINARAZPEN-ZEDULA
Eibarko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian, 122/2015 prozedura arrunta bideratu da, Brigida Bustamante Barojak eskatuta, Pedro Angel Garoña Martinez de Ezquerecocharen aurka, diru-zenbateko bat erreklamatzeko. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza:
Eibarren, bi mila eta hamaseiko martxoaren hamazortzian.
Nik, Gonzalo Martín Vázquezek, Eibarko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegiko magistratu titular naizen honek, ikusi ditut 122/2015 judizio arrunteko auto hauek. Judizio horretan, hauek izan dira parteak: demandatzaile gisa, Aitor Noval Barrena epaitegietako prokuradorea, Brígida Bustamante Baroja andrearen izenean eta ordez aritu dena; eta demandatu gisa, Pedro Ángel Garoña Martínez de Ezquerecocha jauna, auzi-iheslari deklaratuak.
EPAITZA
Osorik baiesten dut Aitor Noval Barrena prokuradoreak Brígida Bustamante Barojaren izenean eta Pedro Ángel Garoña Martínez de Ezquerecocharen aurka aurkeztu duen demanda; beraz, 7.656, 69 euro gehi demanda jarri zen egunetik aurrera sortutako interesak ordaintzera kondenatzen dut demandatua
Judizioan sortutako kostuak alderdi demandatuari ezartzen dizkiot, berariaz.
Eta Pedro Angel Garoña Martinez de Ezquerecocha demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko, eman eta sinatzen dut ediktu hau, Eibarren (Gipuzkoa), bi mila eta hamaseiko martxoaren hamazortzian.
IDAZKARIA.