Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

69. zk., 2016ko apirilaren 13a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1532

EBAZPENA, 2016ko otsailaren 22koa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez berritu egiten baita Tradelab S.L. sozietatearen izendapena, honako hauen egiaztapen metrologikoak egiteko erakunde baimendua izan dadin: errefraktometroak, sonometroak, kalibragailu akustikoak eta dosimetroak; horrez gain, izendapena zabaltzen zaio termometroetarako eta tenperatura-erregistragailuetarako.

Erreferentzia: 01-OV-1015.

AURREKARIAK

1.– 2015eko abenduaren 15ean, Guillermo Marín Jiménez jaunak, Tradelab S.L. enpresaren ordez (helbidea: Huesca kalea 71, etxabeak, 26005 Logroño (Errioxa)), hau eskatu zuen: egiaztapen metrologikoak egiteko erakunde baimenduaren izendapena berritzea errefraktometroetan, eta izendapen hori zabaltzea sonometroetarako, kalibragailu akustikoetarako eta dosimetroetarako, termometroetarako eta tenperatura-erregistragailuetarako.

2.– Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariaren 2014ko uztailaren 9ko Ebazpenaren bidez, zabaldu egin zen Tradelab S.L. sozietateari egindako izendapena, zarata-neurgailu pertsonalen (dosimetroen) egiaztapen metrologikorako erakunde baimendua izateko.

3.– Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariaren 2013ko uztailaren 19ko Ebazpen baten bidez, Tradelab S.L. sozietatea honako tresna hauen egiaztapen metrologikorako erakunde baimendu izendatu zen: tenperatura-erregistragailuak eta termometroak, sonometroak eta kalibragailu akustikoak eta mahats-muztioetarako errefraktometro automatikoak (I. eta II. motak).

4.– Erakunde eskatzaileak, egiaztapen metrologikoak egiteko erakunde baimendu gisa izendatzeko eta izendapen hori zabaltzeko, egiaztapen metrologikoak egiteko erakunde baimenduak izendatzeko azaroaren 26ko 1/2007 Zuzentaraua argitaratu duen Industriako Idazkaritza Nagusiaren 2007ko azaroaren 29ko Ebazpenean ezarritako baldintzak bete beharko ditu. Horretarako, ENAC Egiaztatze Erakunde Nazionalak emandako OC-I/283 egiaztapen-ziurtagiria aurkeztu da, 2015-07-31ko eranskin teknikoarekin batera (6. berrik.). Honako hauek biltzen ditu, besteak beste: sonometroak, kalibragailu akustikoak, zarata-neurgailu pertsonalak, errefraktometroak, tenperatura-erregistragailuak eta termometroak.

Espediente hau ebazteko, beharrezkoa da honako hauek aintzat hartzea eta aipatzea:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzak du ebazpen hau emateko eskumena, hala ezarrita baitago Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuaren 13. artikuluan (2013-04-24ko EHAA).

2.– Euskal Autonomia Erkidegoan kontrol metrologikoa egiteko bitartekoak ezarri zituen 38/2001 Dekretuaren 11. artikuluan zehazten denaren arabera, industria alorrean eskumena duen organoak egiaztapen metrologikoa egiteko erakundeak gaitu ahal izango ditu, konponketen edota aldaketen ondorengo eta aldizkako egiaztapenak burutu ditzaten.

3.– Neurgailuen kontrol metrologikoa arautzen duen oinarrizko legeria hauek osatzen dute: 32/2014 Legea, Metrologiari buruzkoa; 889/2006 Errege Dekretua, uztailaren 21ekoa, neurgailuen gainean Estatuak egin beharreko kontrol metrologikoa arautzekoa, eta aipatutako 2007ko azaroaren 29ko Ebazpena.

4.– ITC/3701/2006 Agindua, azaroaren 22koa, produktuak garraiatu, biltegiratu, banatu eta tenperatura kontrolatuan kontrolatzeko tenperatura-erregistragailuen eta termometroen gaineko Estatuaren kontrol metrologikoa arautzen duena.

5.– 1998ko abenduaren 16ko Agindua, soinu entzungarriaren mailak neurtzera bideratutako tresnen gaineko Estatuaren kontrol metrologikoa arautzen duena.

6.– ITC/2845/2007 Agindua, irailaren 25ekoa, tresnak jardunean dauden fasean Estatuak soinu entzungarria neurtzeko tresnen gainean eta kalibragailu akustikoen gainean gauzatu beharreko kontrol metrologikoa arautzen duena; Agindu horren IV. eta V. eranskinetan, entseguak, entseguak gauzatzeko modua eta fase eta tresna bakoitzerako baimendutako gehieneko erroreak zehazten dira.

7.– ITC/3077/2007 Agindua, urriaren 17koa, mahats-muztioaren, muztio kontzentratuaren eta muztio kontzentratu zuzenduaren azukre-edukia zehazteko tresnen gaineko Estatuaren kontrol metrologikoa arautzen duena.

Aipatutako lege-aginduak, eta oro har eta haiekin bat etorriz aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aztertu ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

1.– Tradelab S.L. sozietateari honako hauen egiaztapen metrologikoko erakunde baimendu izateko egindako izendapena berritu eta zabaltzea (helbidea: Huesca kalea 71, etxabeak, 26005 Logroño (Errioxa)):

– Tenperatura-erregistragailuak eta termometroak, Laborategi Iraunkorrean, -30etik +70 ºCra, 0,5, 1 eta 2 mota, eta in situ, 0,5, 1 eta 2 mota, -30etik 70 ºCra.

– Mahats-muztioetarako errefraktometro automatikoak (I. eta II. mota). 0,0-40,0 ºBrix, 1,33298-1,4010 nD.

– Sonometroak, kalibragailu akustikoak eta zarata-neurgailu pertsonalak (dosimetro akustikoak).

Zabaltze horren irismena ENACek emandako egiaztapenean eta OC-I/283 Eranskin Teknikoan (6. berrikuspena, 2015-07-31koa) bildutako tresnetan oinarritzen da.

2.– Ematen den baimenari baldintza hauek ezartzea:

– Euskal Autonomia Erkidegoan dauden tresnetan jardungo du.

Tresnak probak gainditzen baditu, egiaztatu izanaren etiketa erantsiko dio erakundeak. Halaber, metrologia-kontroleko egiaztagiri bat emango da, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak ezartzen duenarekin bat.

Probak gainditzen ez baditu, zerbitzua emateko desgaituta dagoela adierazten duen etiketa gorria itsatsiko dio. Hori guztia Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariaren 2016ko otsailaren 15eko Ebazpenarekin bat etorrita, zeinaren bidez ezartzen baitira egiaztapen metrologikoko erakundeek EAEn erabili behar dituzten etiketa metrologikoen formatuak eta edukiak; horrez gain, berehala jakinarazi beharko zaio egiaztapena gainditu ez duen tresna kokatuta dagoen lurraldeko ordezkaritzari.

– Egin beharreko egiaztapena egin ostean, Tradelab S.L. sozietateak zigilatu egingo du tresna, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariaren 2016ko otsailaren 11ko Ebazpenean adierazitakoaren arabera; izan ere, ebazpen horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko zigilu metrologikoen formatuak eta edukiak ezartzen dira.

Edonola ere, zigiluek inskripzio hauek izango dituzte:

a) Bi aurpegiko zigiluak:

(Ikus .PDF)

b) Zigilu itsasgarriak:

(Ikus .PDF)

3.– Tradelab S.L. enpresak baimendutako entseguei dagozkien tarifen berri urtero emango dio zuzendaritza honi.

4.– EAEko erakunde baimenduak erregistratzeari dagokionez, zenbaki hau ematen zaio Tradelab S.L. sozietateari: 01-OV-1015.

5.– Tradelab S.L. enpresak honako hauetan xedatutakoari jarraituko dio uneoro: 32/2014 Legea, neurketa-tresnen gaineko Estatuaren kontrol metrologikoa arautzen duen uztailaren 21eko 889/2006 Errege Dekretua, izendapen hau berritzeko oinarri juridikoetan adierazitako aginduak, eta 2007ko azaroaren 29ko Ebazpena, bai eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzak ezarritako beste edozein xedapen ere.

6.– Izendatutako erakundearen jardunen gainean ikuskatu, esku hartu eta kontrolatzeko eskumena Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzari dagokio. Horretaz gain, Administrazio honek ikuskapenak egin ahal izango ditu, baimena lortzeko arrazoi izan ziren baldintzei eusten zaien egiaztatzeko.

7.– Baimen honek ordeztu eta baliogabetu egiten ditu Tradelab S.L.ri egiaztatze metrologikoak egiteko aurretik emandakoak.

8.– Ebazpen hau eman eta gero, aurkeztutako agirietan egiaztatutako egoera aldatzen bada, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzari jakinaraziko zaio, eta hark baimena berretsiko du edo deuseztatu ahal izango du.

9.– Dena den, bateraezintasuna eta independentzia egongo da kontrol metrologikoa jasan behar duten neurketa-tresnen ekoizpen-, merkaturatze- eta konpontze-jarduerekiko (zerbitzuak ematea barne, baita Estatuko eta Autonomia Erkidegoko araudiekin bat seinalatzen diren jarduerak ere).

10.– Baimen hau deuseztatzeko arrazoi izango dira, indarreko legerian aurreikusitakoez gain, bertan ezarritako baldintzak ez betetzea, akreditazioa etetea edo baliogabetzea, baita hura eman zen orduko inguruabarrak funtsean aldatzea ere. Horrez gain, iraungitzeko arrazoi izan daitezke arau- eta administrazio-irregulartasunak, baita egiaztapen metrologikoak egiteko baimendutako erakundea zehapen pean izatea ere.

11.– Urtero eta urtearen lehenengo hiruhilekoan, Egiaztatze Metrologikoko Erakunde Baimenduak memoria bat helaraziko die Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzari eta Arabako Lurralde Ordezkaritzari, zeinetan burututako jarduerak eta jazo diren gorabeherak jasoko baitira. Halaber, lurralde bakoitzean egindako egiaztapenen berri emango zaio dagokion ordezkaritzari, sei hilabetetik behin.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Industriako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, 4/1999 Legean ezarritakoa betez. Lege horren bidez, azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zen, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 22a.

Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

AITOR PATXI OREGI BAZTARRIKA.


Azterketa dokumentala