69. zk., 2016ko apirilaren 13a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (189 KB - 1 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LEHENDAKARITZA
1531
EBAZPENA, 2016ko otsailaren 8koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, ArcelorMittal Gipuzkoa - Bergarako Lantokiak Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakunde gisa duen aitorpena galdutzat jotzen duena.
Otsailaren 11ko 11/2014 Dekretuaren bidez «Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundea» aitorpena arautu zen. Aitorpen horren bidez, emakumeen eta gizonen berdintasuna ahalbidetzen duten baldintzak sustatu nahi dira, bai eta berdintasuna eragozten duten oztopoak kentzea ahalbidetzen dutenak ere; horretarako, emakumeen eta gizonen aukera- eta tratu-berdintasunaren alde gizartean eta lan-eremuan sor daitezkeen ekimenak bultzatuko dira, aipatu aitorpenaren bidez.
ArcelorMittal Gipuzkoa - Bergarako lantokia erakundeak bidali duen gutuna dela eta (aitorpenari uko egiten dio bertan), egoera balioetsita, eta «Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundea» aitorpena arautu zuen otsailaren 11ko 11/2014 Dekretuaren 16. artikuluan ezarritakoa aztertu ostean,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Onartzea ArcelorMittal Gipuzkoa - Bergarako lantokiak eskatutako ukoa. Erakunde honek uko egiten dio Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak emandako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen aitorpenari.
Bigarrena.– Galdutzat jotzea ArcelorMittal Gipuzkoa - Bergarako lantokia erakundearen Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen aitorpena, otsailaren 11ko 11/2014 Dekretuaren 16.2 artikuluak ezartzen duenaren arabera (otsailaren 11ko 11/2014 Dekretua, «Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundea» aitorpena arautzekoa).
Hirugarrena.– Adieraztea erakundeak uko egin ostean ezin izango duela berriro aitorpena eskatu 2 urteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
Ebazpen honek amaitu egiten du administrazio-bidea. Hortaz, ebazpenaren aurka interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete zuzenean, dagokion Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, hilabete biko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 8a.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,
MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.