Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

146. zk., 2015eko abuztuaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
3436

IRAGARKIA, Trenbideen Sektoreari buruzko azaroaren 17ko 39/2003 Legean ezarritakoa hausteagatik zehapen-espedienteak irekitzen dituzten Garraioetako sailburuordearen ebazpenak jakinarazteko dena.

Espedientepekoei ebazpenak jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzea erabaki da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

Hori guztia argitara ematen da, interesdun orok horren berri izan dezan eta guztiek jakinarazpen gisa har dezaten; eta, gainera, honako ohartarazpen hau egin behar da:

Iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, 15 egun balioduneko epea izango du interesdunak espedientea ikusteko, Eusko Jaurlaritzako Garraio Plangintzaren Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Lakua 1, 7. solairua, Vitoria-Gasteiz), bere burua defenditzeko komenigarritzat jotzen dituen alegazio, agiri eta informazio oro aurkezteko, bai eta frogaldia eskatu eta jardunbidean zehar erabili asmo dituen frogak proposatzeko.

Aplikatu beharreko legeriaren taulako laburtzapenen esanahia (1):

L: Trenbideen Sektoreari buruzko azaroaren 17ko 39/2003 Legea.

R: Trenbideen Sektoreari buruzko Erregelamendua onartzen duen abenduaren 30eko 2387/2004 Errege Dekretua.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 20a.

Garraioetako sailburuordea,

ANTONIO AIZ SALAZAR.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala