Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

146. zk., 2015eko abuztuaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3434

IRAGARKIA, 2015eko uztailaren 17koa, Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendariarena, zeinaren bidez Etxebizitza Politikari buruzko urriaren 31ko 31/1979 Errege Lege Dekretua garatzen duen azaroaren 10eko 3148/1978 Errege Dekretua urratzeagatik irekitako zehapen-espedienteei buruzko ebazpenak jakinarazten baitira.

Eranskinean jasotako ebazpena jakinarazten saiatuta ere jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko. Lege hori aldatu egin zuen Sektore Publikoa arrazionalizatu eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak.

Hori guztia argitara ematen da interesdun guztiek horren berri izan dezaten –jakinarazpentzat hartu behar dute–, eta honako ohartarazpena egiten da:

Interesdunak Etxebizitzako Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzara (Andia kaleko 13a, 5.a, 20004 Donostia) ager daitezke bost eguneko epean, ebazpenak zer dioen eta zehapena nola eta zer epetan ordaindu behar den jakiteko; orobat, agertzen direnetik, edo Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) iragarkia argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera baldin eta agertzen ez badira, hamabost egun balioduneko epea izango dute Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Etxebizitzako sailburuordeari gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko.

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 17a.

Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendaria,

MIREN SARATXAGA DE ISLA.


Azterketa dokumentala