146. zk., 2015eko abuztuaren 4a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (194 KB - 2 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3427
EBAZPENA, 2015eko uztailaren 24koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, kultura sorkuntza bultzatzeko diru-laguntzak emateko balorazio-batzordeetako kideak izendatzen dituena eta batzordeen osaera argitaratzen duena.
Ikusirik Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko ekainaren 25eko Agindua, kultura sorkuntza bultzatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen duena.
Kontuan izanda 2015eko ekainaren 25eko Aginduaren 11. artikuluak xedatzen duela aipaturiko diru-laguntzak emateko modalitate bakoitzeko balorazio batzorde bana osatuko dela eta batzorde horietako kideak izendatzea Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpen baten bidez egingo dela.
Horiek horrela, honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Kultura sorkuntza bultzatzeko diru-laguntzak emateko balorazio-batzordeetako kideak izendatzea eta batzordeen osaera argitaratzea. Beraz, batzordeek honako kide hauek izango dituzte:
A.– Antzerkirako testuak sortzeko laguntza-mota:
Lehendakaria: Clara Montero Tellechea andrea (Kultura Sustatzeko zuzendaria).
Kideak:
– Maite Arrese Artabe andrea.
– Josu Camara Izaguirre jauna.
– Joanes Urkixo Beitia jauna.
Idazkaria: José Luis Ibarzabal Egibar jauna (Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria).
B.– Gidoi zinematografikoak sortzeko laguntza-mota:
Lehendakaria: Clara Montero Tellechea andrea (Kultura Sustatzeko zuzendaria).
Kideak:
– Angel Burgaña Aldarondo jauna.
– Begoña Vicario Calvo andrea.
– Arantza Ibarra Basañez andrea.
– Alberto Arizkorreta Gurutzeaga jauna.
Idazkaria: Manuel Galarraga Izaguirre jauna (Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria).
C.– Musika-konposizioak sortzeko laguntza-mota:
Lehendakaria: Clara Montero Tellechea andrea (Kultura Sustatzeko zuzendaria).
Kideak:
– Maite Aurrekoetxea Viloria andrea.
– Margarita Lorenzo de Reizabal andrea.
– Jose Manuel Tife Iparragirre jauna.
– J.Vicent Egea Insa andrea.
Idazkaria: Imanol Arana Ariz jauna (Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria).
Bigarrena.– Honako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 24a.
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,
JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.