68. zk., 2015eko apirilaren 14a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (181 KB - 1 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1691
EDIKTUA, Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendariarena, B_2014_20_4173 espedienteari buruzkoa.
José Luis Madrazo Juanes jaunak, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendariak ediktu hau eman du:
EDIKTUA
Bi aldiz saiatu arren, ezinezkoa izan da Sandra Hernández Jiménez-i B_2014_20_4173 espedientean jasotako helbidean agiriak aurkezteko errekerimendua berariaz jakinaraztea. Hori horrela, ediktu hau aditzera ematen dugu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikulua eta horrekin bat datozen eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak betetzeko; eta era berean, interesdunei honako agiri hauek aurkezteko errekerimenduaren berri ematen diegu:
– Eskatzailearen erroldatze-agiria, non egiaztatzen den Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egon dela eskaera aurkeztu baino urtebete lehenagotik edo bost urte segidan azken hamar urteetan. Erroldatze-agiri horretan, bizilekuan bizi diren pertsona guztiak agertu behar dira.
– Familia-liburuaren fotokopia konpultsatua; bertan, diru-laguntzaren kausa diren adingabekoek eskatzailearen edo eskatzaileen seme-alabak bezala agertu behar dute.
– Alaba zaharraren zaintza eta jagoletza ematen dizkion ebazpen judizialaren fotokopia konpultsatua.
Seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzak arautzen dituen Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 19ko 255/2006 Dekretuaren babesean eskatutako diru-laguntza ematea ala ez ebazte aldera, eskatzaileari 10 eguneko epea ematen diogu aipatutako agiria Laneko, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Lurralde Ordezkaritzan aurkez dezan (Intxaurrondo kalean, 70-2., 20015 Donostia), nahiz zuzenean, nahiz Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako edozein modutan. Interesdunari ohartarazten diogu, hori egin ezean, eskaeran atzera egin duela ulertuko dugula.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoaren 25a.
Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendaria,
JOSÉ LUIS MADRAZO JUANES.