Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

68. zk., 2015eko apirilaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
1678

EBAZPENA, 2015eko apirilaren 7koa, Segurtasun Saileko Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariarena, Ekinbide segurtasun publikoko sistema hobetzeko herritarren ekimenen bulegoa sortu, eta, bulego horren antolamendua eta funtzionamendua arautzen duen dekretu-proiektua jendaurrean jartzen duena.

Ekinbide segurtasun publikoko sistema hobetzeko herritarren ekimenen bulegoa sortu, eta, bulego horren antolamendua eta funtzionamendua arautzen duen dekretu-proiektua prestatu du Segurtasun Sailak; eta xedapen orokorrak egiteko prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legeak zehaztu bezala izapidetu beharko da proiektu hori.

Xedapen orokorrek herritarren eskubide eta interes bidezkoei eragiten badiete, entzunaldiaren izapidea igaro beharko dute, betiere aipatutako 8/2003 Legearen 8.1 artikuluarekin bat etorrita; eta euren izaera dela-eta beharrezkoa bada, jendaurrean jarri beharko dira.

Eta horren ondorioz, proiektua jendaurrean jarriko da, hogei egun balioduneko epea egongo da, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eta azaldutako guztiagatik eta Segurtasun Sailaren egitura organikoari eta funtzionalari buruzko apirilaren 9ko 194/2013 Dekretuaren 11.2.a) artikuluarekin bat, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ekinbide segurtasun publikoko sistema hobetzeko herritarren ekimenen bulegoa sortu, eta, bulego horren antolamendua eta funtzionamendua arautzen duen dekretu-proiektua jendaurrean jartzea, hogei egun balioduneko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Bigarrena.– Aurreko paragrafoan xedatutakoaren ondorioetarako eta alegazioak aurkezteko asmoz, proiektuaren edukia Segurtasun Sailaren Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritzan egongo da eskura (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz), bai eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan ere (euskadi.net).

Vitoria-Gasteiz, 2015eko apirilaren 7a.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

EUGENIO ARTETXE PALOMAR.


Azterketa dokumentala