Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

68. zk., 2015eko apirilaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
1675

EBAZPENA, 2015eko apirilaren 10ekoa, Langileak Kudeatzeko zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren kidegoan sartzeko hautaketa-prozesuan onartutako eta kanpoan utzitako izangaien behin betiko zerrenda onartzen duena; bai eta gaztelaniaren ezagutza egiaztatzeko proba egin behar duten izangaien behin betiko zerrenda ere.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena 2015eko otsailaren 11ko Aginduaren (EHAA, 2015eko otsailaren 18koa) bidez, dei egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren kidegoan sartzeko hautaketa-prozesua.

Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2015eko martxoaren 12ko Ebazpenaren bidez, hautaketa-prozesuan onartutako eta kanpoan utzitako izangaien behin-behineko zerrenda onartu zen.

Deialdiaren 4. oinarriak 3. atalean xedatutakoaren arabera, behin-behineko zerrendaren kontra aurkeztutako erreklamazioak onartu edo ezetsi ondoren, Langileak Kudeatzeko zuzendariak ebazpena emango du, onartutako eta kanpoan utzitako izangaien behin betiko zerrenda onartuta geratzen dela aditzera emateko.

Horregatik guztiarengatik,

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Onartzea Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren kidegoan sartzeko hautaketa-prozesuan izangai onartutakoen eta kanpoan utzitakoen behin betiko zerrenda. Kanpoan utzitakoen kasuan arrazoia adierazten da.

2. artikulua.– Ebazpen hau, bai eta behin betiko zerrenda ere, interesdunei jakinarazteari begira, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Interneteko helbideetan argitaratuko dira:

– http://www.irakasle.eus («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartuz) – «Enplegu Publikoaren Eskaintza 2014-2015. Maisu-maistrak» -> «Hautaketa-prozesuaren jarraipena» (Kidegoa eta Espezialitatea hautatu) -> «Onartutako eta baztertutakoen zerrenda».

– http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus («Enplegu Publikoaren Eskaintza 2014-2015. Maisu-maistrak») – «Onartutako eta baztertutakoen zerrenda».

3. artikulua.– Onartutakoen zerrendan agertzeak ez du esan nahi eskatzen zaizkien baldintzak beteta dituztela aitortzen zaienik interesdunei. Deialdiaren 11 oinarriak xedatutakoari jarraikiz, hautatuak diren izangaiek aurkeztu behar dituzten agiriak ikusita interesdun batek eskatutako betebeharren bat ez duela betetzen egiaztatzen bada, prozedura honetan parte hartzetik ondoriozta litezkeen eskubide guztiak galduko ditu.

4. artikulua.– Onartzea gaztelaniaren ezagutza egiaztatzeko proba egin behar duten izangaien behin betiko zerrenda.

Aipatutako zerrenda, interesdunei jakinarazteari begira, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Interneteko helbideetan argitaratuko da:

– http://www.irakasle.eus («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartuz) – «Enplegu Publikoaren Eskaintza 2014-2015. Maisu-maistrak» -> «Berriak: Gaztelaniaren ezagutza egiaztatzeko proba».

– http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus («Enplegu Publikoaren Eskaintza 2014-2015. Maisu-maistrak») – «Gaztelaniaren ezagutza egiaztatzeko proba».

5. artikulua.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari, hilabeteko epean, argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko apirilaren 10a.

Langileriaren Kudeaketako zuzendaria,

KONRADO MUGERTZA URKIDI.


Azterketa dokumentala