Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

145. zk., 2014ko abuztuaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EUSKAL TRENBIDE SAREA
3458

HUTSEN ZUZENKETA, honako iragarki honena: «Iragarkia, jakinaraztekoa Euskal Trenbide Sarearen administrazio kontseiluaren 2014ko uztailaren 10eko Ebazpena, zeinen bidez Lasarte-Donostia-Irun trenbide trazatuaren mugaketa onesten baita, Pasaia, Errenteria eta Oiartzun udalerrien arteko zatian».

Euskal Herriko Aldizkari Ofizialari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluak ezartzen du argitaratzeko bidalitako testuan egon daitezkeen akatsak edo gabeziak, testuingurutik nabarmen bereizten direnak eta dokumentuen esanahian inolako aldaketarik eragiten ez dutenak, baina horien aldaketa komenigarria irizten zaiona, sor daitezkeen nahasketak saihesteko, Gobernu eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Idazkaritzaren bitartez zuzenduko direla, testua argitaratzea agindu duen organoak hala eskatuta, Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean, testua edo horren beharrezko partea sartuz, egin beharreko zuzenketak egin eta gero.

Horrelako akatsak hauteman dira honako iragarki honetan: «Iragarkia, jakinaraztekoa Euskal Trenbide Sarearen administrazio kontseiluaren 2014ko uztailaren 10eko Ebazpena, zeinen bidez Lasarte-Donostia-Irun trenbide trazatuaren mugaketa onesten baita, Pasaia- Errenteria eta Oiartzun udalerrien arteko zatian» (2014ko uztailaren 21eko EHAA, 137. zenbakia). Ondorioz, zuzenketa egingo da:

2014/3321 orrialdean (2/1), euskarazko bertsioan, hau esaten duen tokian:

«... Trenbidearen zati horrek barne hartzen dituen Donostia eta Pasaiako udalerrietan dago. Bere hedadura 71.084 m2-koa da eta, aipatutako udalerrietan, hurrenez hurren, era honetan dago banatuta: ...»

Hau esan behar du:

«... Trenbidearen zati horrek barne hartzen dituen Pasaia, Errenteria eta Oiartzungo udalerrietan dago. Bere hedadura 71.084 m2-koa da eta, aipatutako udalerrietan, hurrenez hurren, era honetan dago banatuta: ...»


Azterketa dokumentala