145. zk., 2014ko abuztuaren 1a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (187 KB - 2 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3454
EDIKTUA, 268/13 prozedura arruntaren ondoriozkoa.
Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 6 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 268/13 prozedura arrunta.
Demandatzailea: BMW Bank GMBH Espainiako sukurtsala.
Abokatua.
Prokuradorea: Ors.
Demandatua: Centro de Masajes MCZ, S.L. eta Shiyan Ma.
Gaia: judizio arrunta.
Judizio horretan, epaia eman da 2014-06-25ean. Hona hemen epaitza:
EPAITZA
Osorik baiesten dut BMW Bank GMBH merkataritza-sozietatearen ordez Ors prokuradoreak aurkeztutako demanda, Centro de Masajes MCZ, S.L.ren eta Shiyan Maren aurkakoa; eta hortaz, 15.492,24 euro eta sortutako kostuak pagatzera kondenatzen ditut demandatuak.
Zorraren zenbateko osoak interesak sortuko ditu, hain justu ere ebazpen honen bigarren oinarri juridikoan zehazten den legez.
Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei bai eta ohartarazi ere bere aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela, Probintzia Auzitegiari zuzenduta. Errekurtsoa aurkezteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkarapena zertan oinarritzen den, apelatutako ebazpena, eta zein erabaki inpugnatzen den (Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 458. artikulua, Prozedurak arintzeko neurriei buruzko urriaren 10eko 37/2011 Legearen idazkeran).
Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, diru hori zainpean jarri beharko da Epaitegi honek Banesto entitatean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Errekurtsoa aurkeztean, zenbateko hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da (BJLOko 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.
Eta epai honen bitartez –bera bezalakoei dagokien liburuari batu bekie–, idazkariak autoetan testigantza emanda, lehen auzialdian behin betiko epaitzen dut, eta, bestalde, aldarrikatu, agindu eta sinatu egiten dut.
Argitalpena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Getxon (Bizkaia), bi mila eta hamalauko ekainaren hogeita bostean.
Centro de Masajes MCZ, S.L. eta Shiyan Ma demandatuen egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.
Getxo (Bizkaia), 2014ko ekainaren 26a.
IDAZKARI JUDIZIALA.