145. zk., 2014ko abuztuaren 1a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (180 KB - 1 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3450
162/2004 DEKRETUA, uztailaren 29koa, Ezkio-Itsaso udalerrian (Gipuzkoa), Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe bat sortzeko dena.
Lehendiko bi udalerritatik, Ezkio eta Itsaso, sortzen da Ezkio-Itsaso udalerria, 1965ean. Muga egiten du, batetik, Beasain, Ormaiztegi, Gabiria eta Azpeitiarekin, eta, bestetik, Zumarraga eta Urretxurekin. Eta 21 km eta 605 biztanle ditu.
Ez da Haur Hezkuntzako bigarren ziklorako eta Lehen Hezkuntzarako eskaintzarik; hori dela-eta beste eskaintza batzuetara eta hurbileko guneetara jo behar dute; eta egoera hori ez da batere erosoa eta erakargarria udalerrian bizi diren familia gehienentzat.
Ikusi da egoera hori konpondu egin behar dela, ikastetxe publiko bat martxan jarriaz, zehazki, berez ere barreiatua den udalerriko eskolaratze-premiei aurre egingo diena.
Ikastetxeak sortu, kendu eta aldatzea hezkuntza-administrazioen egitekoa da, Hezkuntza Eskubidea arautzeko urriaren 3ko 8/1985 Lege Organikoan eta Euskal Eskola Publikoari buruzko otsailaren 19ko 1/1993 Legean jasotzen denez.
Horregatik, Hezkuntza, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2014ko uztailaren 29an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– Honako Haur Hezkuntzako ikastetxe publiko hau sortzea, Ezkio-Itsaso udalerrian (Gipuzkoa):
CEIP Ezkio-Itsaso Herri Eskola HLHI
Kodea: 013527
Kodea: 20015019
2. artikulua.– Ikastetxe hori 2014ko uztailaren 1ean jarriko da abian.
3. artikulua.– Ikastetxe horri dagozkion lanpostuak 2014-2015 ikasturteko maisu-maistren kidegoko lanpostuen zerrendetan argitaratuko dira.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hara izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2014ko uztailaren 29an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.