145. zk., 2014ko abuztuaren 1a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (197 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
XEDAPEN OROKORRAK
OGASUN ETA FINANTZA SAILA
3441
161/2014 DEKRETUA, uztailaren 29koa, Euskal Finantza Erakundearen estatutuak onartzeko Dekretua bigarrenez aldatzen duena.
Euskal Autonomia Erkidegoko 2008. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 28ko 15/2007 Legearen zazpigarren xedapen gehigarriari jarraiki, Euskal Finantza Erakundea sortu zen.
Xedapen gehigarri horretan ezarritakoaren arabera, Euskal Finantza Erakundea zuzenbide pribatuko erakunde publikoei aplikagarri zaizkien lege xedapenen bidez arautuko da, xedapen horretan ezarritako berezitasunetan izan ezik, bai eta bere estatutuen bidez ere. Estatutuok Eusko Jaurlaritzaren dekretu bidez onartuko dira, finantza arloan eskuduna den sailaren proposamenez.
Abenduaren 23ko 218/2008 Dekretuaren bidez onartu ziren Euskal Finantza Erakundearen estatutuak. Estatutuotan, besteak beste, erakundearen egoitza eta jarduteko eremua arautzen dira. 2. artikuluan honelaxe dago jasota: Euskal Finantza Erakundeak Bilboko udalerrian du egoitza nagusia; hori gorabehera, Administrazio Kontseiluak ezartzen duen beste edozein lurralde eremutan ere izan ditzake bulegoak. Erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoan jardungo du.
Hala ere, bost urte baino gehiago igaro direnez Finantzen Euskal Erakundeak jarduerei ekin zienetik, egoki irizten da erakundearen egoitza nagusia Euskal Autonomia Erkidegoko Erakundeen Egoitzari buruzko maiatzaren 23ko 1/1980 Legeak Eusko Legebiltzarraren eta Jaurlaritzaren egoitzarako ezarritako udalerrian egotea.
Horrenbestez, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat eta Ogasun eta Finantzetako sailburuaren proposamenez, Gobernu Kontseiluak 2014ko uztailaren 29an egindako bilkuran eztabaidatu eta onetsi ondoren, hauxe
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Aldatu egingo da Euskal Finantza Erakundearen estatutuak onartzeko abenduaren 23ko 218/2008 Dekretuaren eranskineko 2. artikuluko 1. zenbakia –egoitza eta jardute eremua–. Honela geratuko da idatzita:
«1.– Euskal Finantza Erakundeak Vitoria-Gasteizko udalerrian du egoitza nagusia; hori gorabehera, Administrazio Kontseiluak ezartzen duen beste edozein lurralde eremutan ere izan ditzake bulegoak.»
AZKEN XEDAPENA
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera hartuko du indarra dekretu honek.
Vitoria-Gasteizen, 2014ko uztailaren 29an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Ogasun eta Finantza sailburua,
RICARDO GATZAGAETXEBARRIA BASTIDA.