124. zk., 2014ko uztailaren 2a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (164 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
2976
EDIKTUA, 2455/11 espetxeratuen zaintzako espedientearen ondoriozkoa.
Nik, Maria Dublang Cabrerak, Bilboko (Bizkaia) Espetxeratuen Zaintzako Epaitegiko idazkari judiziala naizen aldetik, honako hau
Jakinarazten dut: epaitegi honetan 2455/11 espedientea bideratzen ari dela Mateo Pelaez Gregorio zigortuaren aurka (NAN: 22721616-P; eta helbide ezezaguna du gaur egun), eta espediente horretan autoa eman zen 2014-04-15ean, eta haren xedapen-atalak honako hau dio:
EBAZTEN DU:
Ez betetzat jotzea Mateo Pelaez Gregoriori gizartearentzako lanak egiteko ezarritako zigorra; ez baitutu bete Bilboko zigor-arloko 7 zenbakiko epaitegiaren 2631-10-V betez ezarritako berrogeita hamar egunetatik hogeita lau egunez.
Jakinaraz bekio ebazpen hau epaia eman duen epaitegiari, dagozkion ondorioetarako.
Jakinaraz bekio ebazpen hau Ministerio Fiskalari, Bizkaiko Zigorren Kudeaketa eta Neurri Alternatiboen Zerbitzuari eta zigortuari, ebazpenaren kopia emanez, eta adieraz bekio haren aurka erreforma errekurtsoa jarrai ahal izango duela epaitegi honetan hiru eguneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik kontatzen hasita.
Eta horixe erabaki eta sinatzen du Ruth Alonso Cardonak, Bilboko (Bizkaia) Espetxeratuen Zaintzako Epaitegiko magistratuak; fede ematen dut.
Mateo Pelaez Gregorio zigortua non dagoen ez dakigunez eta jakinarazpen gisa balio diezaion, agindutakoa betez, ediktu hau egin dut Bilbon (Bizkaia) bi mila eta hamalauko ekainaren bederatzian; halaber, ebazpen honen aurka erreforma errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela ohartarazten zaio, ediktu hau jakinarazten denetik hiru egunen barruan.
IDAZKARI JUDIZIALA.