124. zk., 2014ko uztailaren 2a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (214 KB - 2 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2975
EDIKTUA, jabari-espedientearen gainean bideratutako 114/14 prozeduraren ondoriozkoa.
Nik, Jesus Miguel Incinillas Fernándezek, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegiko idazkari naizen aldetik, hau
Jakinarazten dut: Epaitegi honetan finkak inmatrikulatzeko jabari-espedienteari buruzko 114/14 prozedura bideratu da, Jose Ignacio Araico Vadillo jaunak eskatuta. Hauek dira finkak:
1.– Tuyon kokatutako hiri-finka. Orube-lurzatia Tuyoko jurisdikzioan, Erriberagoitiako Udala, Tuyo kalean (zenbaki zehatzik gabe).
Bostehun eta hamar metro eta hogeita hamalau dezimetro koadroko azalera dauka.
Mugak: Iparraldean, 3 poligonoa, 1989 lurzatia, J. Ignacio Araico Vadillo jaunarena, eta kalea; Hegoaldean, 3. poligonoa, 326 lurzatia, J. Ignacio Araico Vadillo jaunarena; Ekialdean, 3 poligonoa, 326 lurzatia, J. Ignacio Araico Vadillo jaunarena, eta kalea; eta Mendebaldean, 3 poligonoa, 1989 lurzatia, José Ignacio Araico Vadillo jaunarena.
Katastroko erreferentzia:
Erriberagoitia, 0003 poligonoa, 0935 lurzatia.
Azalera okupatua: 0.
Azalera librea: 509,73 m
Guztizko azalera: 509,73 m
Partzelaren mugak:
I.– Kalea.
H.– 3 poligonoa, 326 lurzatia, Ignacio Araico Vadillo jaunarena.
E.– 3 poligonoa, 326 lurzatia, Ignacio Araico Vadillo jaunarena. Kalea.
M.– 3 poligonoa, 1989 lurzatia, Ignacio Araico Vadillo jaunarena.
2.– Hiri-finka, Tuyon kokatua, Erriberagoitia, Tuyo kalea, 72. zk. Finka osoak zazpiehun eta laurogeita hamazazpi metro eta hiru dezimetro koadroko azalera hartzen du; horietatik eraikinei berrehun eta hirurogeita hamazortzi metro eta dezimetro koadro bat dagokie eta gainontzeko bostehun eta hemeretzi metro eta bi dezimetro koadroak azalera libreari dagozkio.
Higiezinak bi eraikin ditu, bata lurzatiaren Ekialdean kokatua, eta bestea Hegoaldean.
Ekialdean kokatutako eraikinak hiru solairu dauzka: behekoa, lehenengoa eta teilatupea. Beheko solairuan trasteleku bat dago Ekialdean (65,33 metro koadrokoa), eta beheko solairuaren gainontzeko azalera eta lehenengo solairua ere etxebizitzarako daude (lehenengo solairuak 203,95 metro koadro dauka); eta teilatupeak trastelekurako erabilera dauka, eta 134,64 metro koadro dauka.
Hegoaldeko eraikinaren zati batek solairu bakarra dauka, eta trastelekua da (41,46 metro koadro dauka), eta eraikinaren gainontzeko zatiak hiru solaitu ditu: behekoa, lehenengoa eta teilatupea. Beheko solairuak eta lehenengoak etxebizitzarako erabilera daukate (195,57 metro koadro dauka guztira), eta teilatupeko solairua trastelekurako erabiltzen da, eta 94,98 metro koadro dauka.
Finka osoaren mugak: Iparraldean, kalea; Hegoaldean, 3 poligonoa, 1989 lurzatia, J. Ignacio Araico Vadillo jaunarena; Ekialdean, 3 poligonoa, 1989 lurzatia, de J. Ignacio Araico Vadillo jaunarena, eta Mendebaldean, kalea.
Katastroko erreferentzia:
Erriberagoitia, 0003 poligonoa, 0936 lurzatia.
Azalera okupatua: 278,01 m
Azalera librea: 508,91 m
Guztizko azalera: 786,92 m
Partzelaren mugak:
I.– Kalea.
H.– 3 poligonoa, 1989 lurzatia, Ignacio Araico Vadillo jaunarena.
E.– 3 poligonoa, 1989 lurzatia, Ignacio Araico Vadillo jaunarena.
M.– Kalea.
Honen bidez, eta egun honetako probidentzian erabakitakoari jarraituz, eskatutako inskripzioak kalterik egin diezaiekeenei dei egiten zaie –ez baitakigu nortzuk diren–, hain zuzen ere espedientean agertzeko aukera izan dezaten, bere eskubideen alde egokitzat jotzen dutena alegatzeko; ediktu hau argitaratu eta hurrengo hamar eguneko epean agertu beharko dute.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko maiatzaren 28a.
IDAZKARIA.