124. zk., 2014ko uztailaren 2a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (167 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2974
EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 885/13 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia - Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 885/13-P hitzezko judizioa.
Demandatzailea: Elin Saabedra Jimenez.
Abokatua.
Prokuradorea.
Demandatua: Guisell Aireyu Gil.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Judizio horretan, epaia eman da 2014-05-15ean, eta honako hau da haren epaitza:
Elin Saabedra Jiménez andreak aurkeztutako demanda baiesten dudanez gero, Guisell Arreyu Gil demandatua auzi-jartzaileari honako hauek pagatzera kondenatzen dut: 2.000 euro, eta epai honetako bigarren oinarri juridikoan zehaztutako interesak.
Horretaz gain, lehen auzialdi honetako kostuak –halakorik sortu bada– ordaintzera kondenatzen dut demandatua.
Eta epai honen bidez, auzialdi bakarrean behin betiko epaitu baita, erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Guisell Aireyu Gil demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, ezin da errekurtsorik aurkeztu.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko maiatzaren 15a.
IDAZKARI JUDIZIALA.