101. zk., 2014ko maiatzaren 30a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (161 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2405
IRAGARKIA, 495/14 Administrazioarekiko Auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) hirugarren interesdunak epatzeko dena.
Interesa izan dezaketen guztiei jakinarazten zaie Jon Iñaki Muruaga Infantek prozedura laburtuaren izapidez bidean den 495/14 Administrazioarekiko Auzi-errekurtsoa aurkeztu duela Bilboko Administrazioarekiko Auzietako 6. zenbakiko Epaitegian, Osakidetzak ez baitu betearazi administrazioaren isiltasun bikoitzaren ondoriozko egintza irmo bat. Izan ere, egintza horretan, administrazio-isiltasuna zela-eta baietsi egin zen 2012ko abenduaren 28ko gora jotzeko errekurtsoa, administrazio-isiltasuna dela-eta 2012ko uztailaren 27an aurkeztutako erreklamazioaren aurkakoa.
Beraz, interesa izan dezaketen hirugarren guztiak epatzen dira, eta ohartarazten zaie bederatzi eguneko epea izango dutela, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, prozedura judizial honetan agertu eta pertsonatzeko.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko maiatzaren 23a.
Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,
SUSANA LÓPEZ ALTUNA.